Ohiko galderen gida: Kulturako profesionalei laguntzeko programa

Atala

Aldi baterako laguntza horiek eman ahal izango dira kultura-sektoreari lehendik esleitutako aurrekontuko partida bat, testuinguru honetan berehala egikaritu ezin izango dena, berbideratu delako. Berbideratze horrek aukera ematen digu premiazkoena eta beharrezkoena denari erantzuteko: oraindik ere ezein lege-esparrutan aitortuta ez dagoen hain ezohiko bitxitasuna, hots, kontratu-aldizkakotasuna duen sektore bateko profesionalak izateagatik lankalteberatasunean, une honetan bereziki areagotu diren egoeretan, bizitzera behartuta daudenak babestea.

Aparteko laguntzak dira, egoera kroniko bat arintzeko helburua dutenak, eta, horregatik, inor baztertu gabe, batez ere beste mota bateko oinarrizko prestazioak jaso ezin dituzten sektoreko pertsonak artatzea dute ardaztzat, betiere esparru duin batetik.

Lehendabizi urgentziari erantzungo zaio. Baina horrek ez du esan nahi, inola ere, ez dugula lanean jarraituko alarma-egoera deklaratu izanak eta horrek ondoren eragin duen inpaktuak kultura-sektorean sorraraziko duten egoera zailari laguntzeko eta erantzuteko beste bide batzuk proposatzeko eta abian jartzeko.

Aparteko laguntzez gain, gogoan izan KulturklikPRO plataforma digitalean Arreta Pertsonalizatua emateko Zerbitzu Telematikoa aurkituko duzula. Zerbitzu horretan, lan-, zerga- eta finantza-arloko aholkularitzaren eremuen inguruko kontsultak eta zalantzak egin daitezke dohainik. Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko teknikariek eta talde espezializatu batek bideratuko zaituztegu eta erantzungo dizuegu posta elektroniko bidez edo telefono bidez 48 ordu igaro baino lehen.

Ohiko galderen gida: Kulturako profesionalei laguntzeko programa [pdf, 270 kbB] Azken eguneraketa: 2020ko maiatzaren 22a