Nire Lanbidenet ataleko diseinu berria

Lanbidek Nire Lanbideneteko interfaze berria jarri du martxan web orrian herritarrei eskaintzen zaien zerbitzua errazteko

Erlaitz guztiak bistaratu ahal izateko, menuko + ikonoan klik egin beharko duzu.

Hauek dira aurkituko dituzun berritasunak:

Nire datu pertsonalak 

Zure eskariari buruzko datuak berrikusi, sartzeko pasahitza aldatu eta harremanetarako datuak aldatu ahal izango dituzu.

Nire lana

Aurrez izena emandako lan-eskaintzak eta hautagaien egoera eta enplegu-alertak kontsultatu baita autoaurkezpen-gutun bat sortzeko aukera izango dituzu.

Nire pestakuntza

Prestakuntza-ikastaroetarako aurreinskripzioen zerrenda, sortuta dituzun prestakuntza-alertak eta online prestakuntza-aholkularitzako zerbitzua kontsultatu alahal izango duzu.

Nire orientazioa

Enplegurako edo autoenplegurako lortutako orientazio-zerbitzuei buruzko informazioa lortuko duzu.

Nire DBE

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen baduzu, aukera honen bidez bistaratuko duzu zure eskaerari eta espedienteari buruzko informazio guztia.

Nire laguntzak / diru laguntzak

Gutxieneko bizi-diru-sarrerari buruzko laguntza eskaerari buzuzko informazioa izango duzu baldin eta Lanbideren bitartez eskatu baduzu diru laguntza honek.

Nire dokumentuak eta ziurtagiriak

Berritasunen artean, dokumentu eta ziurtagiri guztiak fitxa bakar batetik ikusteko aukera dago. Fitxa horretan, prestakuntza, enplegu eta orientazioko ziurtagiriak eta dokumentuak deskargatu eta eskuratu ahal izango dituzu.