Lehen Aukera - Ohiko galderak

Laguntza-deialdi bat da 30 urtetik beherako gazte langabeak euskal enpresetan praktiketan eta/edo kontratu mugagabearen bidez kontratatzeko; horretarako, ez dute lan-esperientziarik izan behar beren tituluaren arloan, edo esperientzia gutxi izan behar dute.

Hauek dira urrats nagusiak; ordena honetan:

  1. Hautagaia aukeratzea.
  2. Pertsona kontratatzea.
  3. Lehen Aukera diru-laguntzaren eskabide-eredua (II. eranskina) bide telematiko hutsez aurkeztea, deialdian ezarritako epeetan.

Bi bide daude:

  • Enpresak zuzenean, baldin eta prestakuntza-aldi bat amaitu bada honako formula honen arabera:
    1. Lanbide Heziketako titulu bat lortzeko prestakuntza duala (erdi-mailako edo goi-mailako heziketa-zikloak).
    2. Eusko Jaurlaritzaren laguntza-programaren bateko bekak, Lanbide Heziketako titulazio bat lortzeko edo unibertsitatetik lan-arlora trantsizioa egiteko.

    Bietan, prestakuntza dualaren edo beken formularen araberako prestakuntza-aldia aurtengo ikasturtean amaitu behar da, eta titulazioa aurreko urtetik aurrera lortu behar da.

    Kontratua egin aurretik, enpresak ikasketak amaitu dituen prestakuntza-zentroari jakinarazi behar dio kontratatzeko asmoa duela.Prestakuntza-zentroak Lanbideren erakunde laguntzailea izan behar du, trantsizio-prozesua kudeatzeko eta haren jarraipena egiteko.

    Kontratuak mugagabeak edo praktikaldiko kontratuak izan behar dira, gutxienez 12 hilabetekoak, eta hautagaiak Gazte Bermea Sisteman izena emanda egon behar du.

  • "Lehen Aukera eskaintza kudeatzeko eskabidea" (IV. eranskina) Lanbideren bulegoan edo Lehen Aukera eskaintza kudeatzeko erakunde laguntzailean aurkeztuta.

    Bertan, aurkeztutako eskaintzarekin bat datozen hautagaiak hautatuko dira eta, egin ondoren, posta elektronikoz jakinaraziko dira horien curriculum vitaea, enpresak horien artean nor kontratatu erabaki dezan. Posta elektroniko hori jaso ondoren egin behar da kontratazioa.

    Kontratuak mugagabeak edo 6 edo 12 hilabeteko iraupena duten praktikaldikoak izan behar dira, eta ez da beharrezkoa Gazte Bermea Sisteman inskribatuta egotea.

Zenbaketa horretan ez dira kontuan hartzen prestakuntza- eta ikaskuntza-kontratuen esperientzia, ezta egindako praktikak edo prestakuntza-bekak ere.

Bai, baina bakarrik diru-laguntza jaso ez den beste enpresa batek kontratatu behar du, eta lan-kontratu mugagabe baten bitartez.

Ez, ordea, honako kasu hauetan: probaldia ez gainditzea, lana borondatez uztea, bidezko deklaratutako kaleratzea edo kontratatutako pertsonaren heriotza edo baliaezintasuna. Egoera hori 7 eguneko epean jakinarazi behar da, diru-laguntzaren zenbatekoa lan egindako benetako aldiari egokitzeko.

Arrazoia aipatutakoez bestelakoa bada, jasotako zenbatekoa gehi dagozkion berandutze-interesak itzuli beharko dira.

Kontratu mugagabeen kasuan, eskatzen den gutxieneko iraupena 24 hilabetekoa izango da. Kontratua epe hori baino lehen amaitzen bada, amaitzeko arrazoiaren araberakoa izango da. Hala bada, aurreko galderaren lehen paragrafoan jasotako kasu batengatik, diru-laguntza epe errealera egokituko litzateke; bestela, jasotakoa itzultzeko espedientea irekiko litzateke.

Bai, baldin eta deialdiaren baldintzak eta epeak betetzen badira, eta kontratazio bakoitzeko eskabide bat betez (adibidez, 3 kontratazio 3 eskabide aurkeztu behar dira).

  • Lizentziei, ingeniaritza- edo arkitektura-tituluei eta masterrei (Bolonia plana) 01 taldea esleituko zaie.
  • Diplomei, ingeniaritza edo arkitektura teknikoei eta graduei (Bolonia plana) 02 taldea esleituko zaie.
  • Goi-mailako prestakuntza-zikloei (LH II) 03, 05 edo 08 taldea esleituko zaie.
  • Erdi-mailako prestakuntza-zikloei (LH I), oinarrizko lanbide-heziketari eta profesionaltasun-ziurtagiriei 07 edo 09 taldea esleituko zaie.

"Minimis" araubidearen mende daude edozein administrazio publikok (estatukoa, autonomikoa edo tokikoa) emandako laguntza guztiak, deialdian hala jasota badago.

Deialdi honetako laguntzak ez dira bateragarriak kontratazio-mota honen harira emandako beste ezein dirulaguntzarekin.

Deialdian jasotako urteko gutxieneko soldata gordina eta diru-laguntzaren zenbatekoa lanaldi osokoa da. Lanaldi partzialekoa bada, lanaldiaren ehunekoaren arabera hainbanatuko dira. Ezin da diruz lagundu % 70etik beherako lanaldi partziala.

Bide zuzenetik formalizatutako kontratuak (prestakuntza duala edo Eusko Jaurlaritzaren bekak) mugagabeak zein praktiketakoak izan daitezke, eta 12 hilabetekoak, gutxienez.

Lanbidek edo haren kolaboratzaile diren erakundeek kudeatutako kontratuak ere mugagabeak zein praktiketakoak izan daitezke, eta 6 hilabetekoak, gutxienez.

Lanbideren webgunean, "Laguntzak eta Diru-laguntzak" atalean, Diru-laguntza motan hautatu “Enplegua”, Egoeran "Aurkezteko epea zabalik" eta Texto librean idatzi ”Lehen Aukera”.