ZER EGIN LANGABEZIAN GERATU BAZARA?

Langabezian geratu bazara, kontuan izan behar duzu Lanbidek ez duela eskumenik prestazio edo subsidioei dagokienez. Beraz, eskaera Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoan egin beharko duzu; ardura horrek du-eta.
ERTE batek eragin gabeko langabezi-egoeran bazaude
1. Lanbiden Alta eman
- Inoiz ez baduzu Lanbiden izena eman, zure datuak bete behar dituzu erregistro honetan: LANBIDEn alta emateko eskabidearen erregistroan. Behin zure eskaera jaso eta baliozkotu ondoren, SMS bat bidaliko dizugu Nire Lanbidenetera-era sartzeko gakoarekin. Bertan zure datuak egiaztatu eta eguneratu beharko dituzu.
-
Dagoeneko LANBIDEn inskribatuta bazaude, zure eskaera "aktibo" dagoen egiazta dezakezu zure identifikazio-datuak (NAN eta jaiotze-data) erregistroan osatzen dituzunean: Lanbideko alta-eskaeraren erregistroan. Bertan zure egoeraren berri ematen dizugu. Eta, baja egoeran baldin bazaude, zure eskaera "berriz aktibatzen" dugu.
2. Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoan SEPE prestazioa edo subsidioa eskatzea.
- Cl@ve iraunkorra, ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa baduzu, erabili SEPEren egoitza elektronikoa gestioak egiteko: eskabidea aurkeztu.
- Ziurtagiri elektronikorik ez baduzu, hitzordua eska dezakezu, edo, bestela, SEPEren webgunearen bidez aurreeskaera egin dezakezu.
Bete itzazu telefono eta/edo posta elektroniko eremuak hitzordua gogorarazteko gordekin-orrian: eskatu aurretiko hitzordua SEPE bidez.
3. Baldintzak betetzen badituzu, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) eska dezakezu.
- Kredentzial elektronikoak badituzu, Eusko Jaurlaritzaren Erregistro Elektroniko Orokorrean erregistratu ditzakezu DBEaren eskaera berri, itzulketa edo komunikazio baten agiriak.
- Kredentzial elektronikorik ez baduzu,berriz, beharrezkoa den dokumentazioa bidal dezakezu honen bidez: DBE Dokumentazioa Eskatzeko eta Emateko formularioa.
Gure webgunean beharrezkoak diren inprimaki eta eskaera guztiak aurki ditzakezu, baita erregistroan erantsi beharreko dokumentazioa ere.
ERTE baten eraginpean bazaude
Ez da beharrezkoa ERTEn dauden langileek Lanbiden alta hartzea
Prestazioaren kudeaketa enpresaren eta SEPEren artean izapidetuko da, langabezia-prestazioen eskaera kolektibo baten bidez, hark eragindako langileen izenean, SEPEren aurrean.
Hala ere, izena eman nahi baduzu, Lanbideko alta-eskaeraren erregistroan egin dezakezu, baldin eta CAEn bizi bazara.