Langabeentzako 2018-2020 deialdia. Ohiko galderak
Ez daude bi fase; akats bat da, eta akats-zuzenketa egingo da.
Erakundeak inskribatuta edo akreditatuta dituen zentroetan (edo zentroan) aurkeztu behar du eskabidea, eta erantzukizuneko adierazpenean jasota utziko du prestakuntza-ekintzak emateko unean lurralde bereko beste zentro bateko instalazioak eta baliabideak izango dituela (eskualdea zehaztuta), akreditatuta edo inskribatuta dituen espezialitateak emateko. Profesionaltasun-ziurtagirien kasuan, erakundeak instalazio berrien akreditazioa eskatu beharko du, lurralde berean aldez aurretik akreditatuta zituen espezialitateetarako. Lanbidek bisita bat egingo du instalazioak eta ekipoak egiaztatzeko. Baiespen-ebazpena bada, erakundeak instalazio berrietan eman ahal izango du prestakuntza.
Profesionaltasun-ziurtagiriak lortzera bideratuta ez dauden espezialitateak, instalazio berrietarako, Erantzukizunpeko Adierazpen baten bidez inskribatutako dira, Lanbideren web-orrialdean dagoen estekaren bitartez. Instalazio horiek lan-esparruko Enplegurako Lanbide Heziketa emateko eskatzen diren betekizun guztiak bete behar dituzte, eta, horregatik, betekizun horiek betetzen dituztela egiaztatuko du Lanbidek.
Bai, azpikontratatzea da. Soilik irakasleak kontrata daitezke pertsona fisiko gisa.
Deialdi honetarako eskabidea aurkeztu ahal izateko, erakundeak 2018ko uztailaren 5erako inskribatuta edo akreditatuta egon beharko dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan edo autonomietako enplegurako prestakuntza-erakundeen beste erregistro batean edo Prestakuntzarako Erakundeen Estatuko Erregistroan, diru-laguntza eskatzeko arrazoi diren prestakuntza-planetako ekintza-planen prestakuntza-espezialitateak emateko (deialdiaren 2.1 artikulua).
Titulartasun juridikoa aldatzeko eskatu behar da. Baiespen-ebazpena bada, IFZ berriak atxiki egingo ditu aurreko erakundearen antzinatasuna eta eskubideak.
Titulartasun juridikoa aldatzea aktiboan dagoen negozio bat titular juridiko batetik beste batera etenik gabe eskualdatzea da, titular berriak aurrekoaren eskubide eta betebehar guztiak subrogatzen dituela bermatuta, barne direla langileak, halakorik badago negozioa eskualdatzen denean.
Ebazpenak titulartasun juridikoa aldatzeko eskabidea baiesten badu, titular berriak atxiki egingo ditu EAEko erakundeen Erregistroko antzinatasuna eta aurreko titularrak inskribatuta eta/edo akreditatuta zituen espezialitateak, baldin eta:
- a) Negozioa eskualdatzeak aurreko titularraren iraungipena badakar
- b) Titular berriak egiaztatzen badu erabiltzeko moduan dituela instalazioak eta bitartekoak, aurreko titularrak akreditatutako eta/edo inskribatutako espezialitateak emateko behar direnak.
Erakundeak inskribatuta edo akreditatuta dituen zentroetan (edo zentroan) aurkeztu behar du eskabidea, eta erantzukizuneko adierazpenean jasota utziko du prestakuntza-ekintzak emateko unean lurralde eta eskualde bereko beste zentro bateko instalazioak eta baliabideak izango dituela, akreditatuta edo inskribatuta dituen espezialitateak emateko. Profesionaltasun-ziurtagirien kasuan, erakundeak instalazio berrien akreditazioa eskatu beharko du, lurralde eta eskualde berean aldez aurretik akreditatuta zituen espezialitateetarako. Lanbidek bisita bat egingo du instalazioak eta ekipoak egiaztatzeko. Baiespen-ebazpena bada, erakundeak instalazio berrietan eman ahal izango du prestakuntza.
Profesionaltasun-ziurtagiriak lortzera bideratuta ez dauden espezialitateak, instalazio berrietarako, Erantzukizunpeko Adierazpen baten bidez inskribatutako dira, Lanbideren web-orrialdean dagoen estekaren bitartez. Instalazio horiek lan-esparruko Enplegurako
Lanbide Heziketa emateko eskatzen diren betekizun guztiak bete behar dituzte; horregatik, betekizun horiek betetzen dituztela egiaztatuko du Lanbidek.
Erakundeak inskribatuta edo akreditatuta dituen zentroetan (edo zentroan) aurkeztu behar du eskabidea, eta erantzukizuneko adierazpenean jasota utziko du prestakuntza-ekintzak emateko unean lurralde eta eskualde bereko beste zentro bateko instalazioak eta baliabideak izango dituela, akreditatuta edo inskribatuta dituen espezialitateak emateko. Erakundeak, erantzukizunpeko adierazpena egiterakoan, prestakuntza eman nahi duen instalazio berriek zer edukiera duten aurreikusi behar du.
Langabeentzako deialdian, deialdia argitaratu baino lehen (2018ko uztailak 4) inskribatuta edo akreditatuta egon behar dute erakundeek.
Lehentasunez landunentzat den deialdian, eskabidea aurkeztu baino lehen inskribatuta edo akreditatuta egon behar dute erakundeek. Planak aurkezteko azken eguna 2018ko abuztuaren 3a da.
Ez. Adierazi denez, akreditazioa abuztuaren 3a baino lehenagokoa izan behar da.
Ez dago aurreikusita beste eperik zabaltzea.
Landunentzako deialdian, bai; ez, ordea, langabeentzako deialdian.
Langabeentzako deialdian, bai. Landunentzako deialdian, berriz, abuztuaren 3a baino lehen akreditazioa lortzen ez bada, beharrezkoa izango da hurrengo deialdira arte itxoitea.
Ez da aurreikusi.
Ekintzak eskualdeka banatzeko, kontuan hartuko da prestakuntza - e rakundeek zer instalazio dituzten eskualde bakoitzean eta zer prestakuntza - ekintza eskatzen eta onartzen diren instalazio horietarako.
Prestakuntza - beharren diagnostikoan, 33 espezialitate programagarri jasotzen dira FME familian, 25 ELE familian eta 25 FCO familian. Ordu - kopurua: FME familiako espezialitateak, 15.150 ordu; ELE familiakoak, 11.230, eta FCO familiakoak, 4.110. Familia bako itzeko espezialitate guztiengatik lortutako balorazioa, batez beste: FME 69; ELE 56; FCO 35,6;
Prestakuntza - ekintzen kopuruari dagokio: “Edonola ere, prestakuntza - planeko prestakuntza - ekintzen ehuneko hirurogeita hamar 2019ko abenduaren 31 baino lehen hasi behar dira” .
4.2 artikuluan jasotzen denez, 13 ildotan edo gehiagotan parte hartzen bada, parte hartzen deneko ildo bakoitzera bideratutako aurrekontuaren % 30eko muga aplikatuko da. Ondorio horietarako, 46 ildo hartzen dira kontuan: bat teleprestakuntzakoa eta 15 aurrez
aurreko prestakuntzakoa, hiru lurralde historiko bakoitzeko (12, prestakuntza egiaztagarrikoak, bat familia bakoitzeko; 1 , prestakuntza ez egiaztagarri kualifikatzailekoa, eta 2, prestakuntza ez egiaztagarri ez-kualifikatzailekoak). Ildo horietako bakoitzaren zenbatekoari aplikatzen zaio muga, mailakako banaketa kontuan hartu gabe.
Adibidez: 13 ildotan edo gehiagotan parte hartzen baduzu eta horietako bat Bizkaiko Lurraldeko eraikuntzaren “familiakoa” bada (hor elkartzen dira ENA, EOC eta MAM), muga 263.340 euro izango da ildo horretan (877.800ren % 30).
Kalkulua egiteko, prestakuntza - erakundeek zenbat diru - laguntza ildotan parte hartzen duten hartzen da kontuan. 5. artikuluaren 4 paragrafoan adierazitako mugak aplikatzen dira. Adibidez: lurralde historiko batean, ild o batean soilik bi zentro badaude eta biek 5 - 8 ildotan parte hartzen badute, bakoitzak% 50eko muga izango du parte hartzen duen ildoetan.
Bai, beharrezkoa da, limite globalaren on dorioetarako.
Lanbidek zeharkako kostuen C moduluari dagokionez erabiltzen duen ehunekoa Estatuan Enplegurako Lanbide Heziketaren araudiak finkatzen duena da.
Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan diru - laguntzetarako eskabideak tramitatzeko onartzen diren dokumentu digitalak. Informazio gehiago nahi izanez gero, Egoitza Elektronikora edo Izenpera jo.
Eman nahi diren adina prestakuntza - ekintza eskatu behar dira, espezialitate berekoak izan edo ez.
Bi urteko prestakuntza - plan bat subentzionatzen da. Plan hori 2018ko uztailaren 6tik 2018ko abuztuaren 3ra bitartean eskatzen da. Epe hori ez da handituko, eta ez da beste deialdirik egingo. Prozedura bakarra dago diru - laguntza emateko.
Sinadura elektronikoaren prozedura ez da bat - batekoa. Minutu batzuk iraun dezake. Une labur horiek itxoin beharra dago. Lortzen ez bada, saiatu berriro hamar minutu igaro ondoren.
Deialdi bietako eskabideak telematikoki baino ezin dira aurkeztu.
Prestakuntza - plana erakundeak eskatzen di tuen prestakuntza - ekintzen multzoa da. Plan horrek bat etorri behar du erantzukizunpeko adierazpenarekin (prestakuntza - plana gauzatzeko behar diren baliabide pertsonal eta materialak izateari buruzko eta erakundeak prestakuntza - ekintzak gauzatzeko dituen e do izango dituen instalazioen xehetasunari buruzko adierazpena).
Ez dago zinpeko aitorpena egiteko eredurik. Deialdiko 6.1 a) artikuluan adierazitako alderdiak jaso behar dira aitorpenean.
Behin betiko ebazpena argitaratu ondoren, erakundeek 5 egun dituzte diru - laguntza onartzeko, LANF aplikazioaren bitartez. Une horretan, galdetegi bat bete behar dute, eta hor jarri beharko dituzte behin betiko datak eta orduak, bai eta ohar batzuk ere, webgunean argitaratzeko.
Behin - behineko ebazpena Lanbidearen webgunean argitaratuz jakinaraziko da, eta 5 egun baliodun emango dira erakundeek LAN - F aplikazio inf ormatikoaren bitartez alegazioak egin ditzaten edo eskabideari uko egin diezaioten, prestakuntza - planean behin - behinean onartutako prestakuntza - ekintza guztiei edo batzuei dagokienez. Alegazio edo atzera egite horiek prestakuntza - erakunde eskatzailearen e dozein erabiltzaile baimendunarekin egin daitezke LanF aplikazioan.
8. artikuluaren 6. paragrafoan azaltzen da nola banatzen den soberakina diru - laguntza ildo baten aurrekontua agortzen ez denean. Ez - betetzeen ondorioz berreskura daitezkeen funtsekin ez da beste deialdirik edo banaketarik egiten, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Orokorrera itzultzen dira.
Diru - laguntza erakundeka eta prestakuntza - ekintzaka esleitzen da. Baldin eta erakunde bati diru - laguntza ildo berean diru - laguntzak eman bazaizkio puntuazio berarekin, erakundeak ezarri duen lehentasuna aplikatu da, diru - laguntzaren mugaraino.
B blokean gehienez ere 35 puntu lor daitezke, nahiz eta 47 puntu eman ditzaketen irizpideak jaso diren. Berdina gert atzen da C blokean: 30 puntu gehienez, potentziala 39 puntura arteko dela. Baita D blokean ere: 15 puntu gehienez, potentziala 20 puntukoa dela.
2016ko deialdik o sintesi - adierazlea hartu da, haren ebaluazioa guztiz itxita dagoelako.
Soilik ISO 14001 Ingurumen Kudeaketako Sistema hartu da kontuan, ingurumen - kudeaketako nazioarteko estandar gisa.
B.1 irizpidea familia profesionalka kalkulatzen da.
B.2 irizpidea espezialitateka kalkulatzen da.
B.3 irizpidea erakunde eskatzaileari aplikatzen zaio, hau da, erakundeak eskatutako prestakuntza - ekintza guztiei.
Ez, zuzeneko onuradunak diren erakundeetan baino ez.
Enplegarritasun - indizeak hiru tasa e rabiltzen ditu kalkulua egiteko: horietako bat besteren konturako laneratze - tasa, zeina enplegurako lanbide heziketan historikoki sortu den laneratze - tasa baita.
Sintesi - adierazlea familia profesionalka kalkulatzen da; enplegagarritasun - indizea, berriz, prestakuntza - espezialitateka. M odulua 2016ko deialdian emandako prestakuntza - espezialitate eta familia berekoa bada, horietan lortutako balorazioa atxikiko da. Bestela, deialdian adierazle bakoitzerako lehenetsitako balorazioa aplikatuko da.
Irizpide honen bidez, onartutako prestakuntza - ekintza guztietatik zeintzuk hasi diren neurtzen da. Diru - laguntzaren itzulera baten barruan dauden ekintzak ere kontuan hartzen dira, onartu eta hasi zirenez gero.
Prestakuntza - ekintza guztiak hartu dira kontuan.
Ez da halakotzat hartzen.
Prestakuntza - erakunde gisa egiten dira (IFK).
Kalkulua egiteko, ikastaroa gainditu eta salbuespena edo ukoa aurkeztu ez duten ikasleak hartzen dira kontuan, “Enplegurako Prestakuntzarako Prestakuntza - ekintzak Kudeatzeko Oinarrizko Gidaliburuan” jasotako praktika - kudeaketarekin bat etorriz.
Bereziki langile landunentzako eskaintzen deialdiak hartzen dira kontuan, Fundae edo Tripartitakoak ere bai, betiere dei aldiko VII. eranskinaren arabera ziurtatuta badaude.
Ez dira kontuan hartzen ekimen pribatu egiaztagarriko ikastaroak (IPA)
Bai, hala da, Lehen Aukera kontratu batekin amaitzen den bilketa eta kudeaketa baloratzen baita, kontratazioarekin gerora gertatzen dena gertatzen dela ere
Soil - soilik erakundeak zuzenean kontratatutako pertsonak eta haren kotizazio - kontuaren kode batean sartuta daudenak.
D blokeak erakundeek sortzen duten enplegua neurtzen du, kontuan hartuta haien langile - zerrenda, e nplegu - kalitatea, genero - berdintasuna eta desgaitasunak dituztenentzako aukera - berdintasuna.
A.1 eta A.2 irizpideetan, prestakuntza - ekintza egia ztagarriei baino ez zaie punturik ematen. Beraz, ez - kualifikatzaileek ez dute punturik jasotzen irizpide bi horietan.
Akats bat da, eta akats - zuzenketa egingo da EHAAn. Deialdiaren II. eranskinean agertzen den espezialitate programagarrien balorazioa ez da zuzena; webgunean argitaratutako prestakuntza beharren diagnostikoan jasotakoa da zuzena. A.3 irizpidea n, espezialitate programagarri guztiek jasotzen dute puntuazioa, kualifikatzaileek eta ez - kualifikatzaileek
Ez. Profesionaltasun - ziurtagiriei lotutako prestakuntza - ekintzen eraldaketari lotutako Hezibi prestakuntza duala baino ez da kontuan hartzen.
A blokean eta D blokean 40 puntu lor daitezke. Puntu horiekin, prestakuntza emateko esperientziari lotuta ez badaude, 30 puntu lor daitezke. Gainera, B eta C blokeetako beste irizpide batzuek puntuak eman ditzakete aurreko deialdietan prestakuntza - emaileak izan gabe: B.1, B.2, B.3 , erakun deak dituen kalitate - aitorpenei lotuta; C.5.1, Lehen Aukera programari lotuta; C.5.6, Lanbide Heziketa emateari lotuta; C.6 , gizarteratze eta laneratzearen arloko diru - laguntzak emateari lotuta.
Ez dago eredurik. Sozietate - talde batekoa izatea egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu behar da, eta halakotzat joko da 1407/2013 (EB) Erregelamenduaren 2.2. artikuluan enpresa bakarraren definizioarekin b at datorrena edo Merkataritzako Kodearen 42. artikuluan ezarritako sozietate - taldearen definizioarekin bat datorrena.
Oraingoz, erakundeek PZetara sartzeko betekizunak ez dituztenei aplikatuko dizkie funtsezko gaitasunen probak, Lanbideko teknikariek baliozkotutakoak.
Erakundeek funtsezko gaitasunen probak aplikatu ahal dizkiete PZetara sartzeko betekizunak ez dituztenei.
Horretan ari gara, baina oraindik ez da prozedurarik ezarri probak estandarizatzeko eta behin betiko egiaztatzeko, behin gaindituz gero.
Ados gaude. Aurrez esan dugun bezala, horretan ari gara.
Ez dago aukerarik 2018 - 2020 deialdian prestakuntza - ekintzak lotzeko.
Prestakuntza - ekintza bat ematen duten prestatzaileek hasierako komunikazioan aurkezten dira. Irakasle gisa akreditatuta badaude, letra beltzez agertuko dira aplikazioan. Akreditatuta ez badaude, gorriz agertuko dira, eta beharrezkoa izango da erakundeak haiek kreditatzeko dokumentazioa eranstea aplikazioan, Kudeaketako Jarraibideetan esaten den moduan. Lanbideko teknikariek dokumentazio hori baliozkotzen dutenean, irakaslea fitxategian inskribatuta geratuko da espezialitate zehatz horretarako.
Bai, baina prestakuntza - ekintzara joaten jarraitu beharko du, egunero eta ordu guztiak betez.
Ez, ikasleren batek PZ modulu/unitate horiekin amaitzen duenean salbu. Kasu horretan, erakundeek PM egitea aurreikusia izan behar dute ikasle horientzat.
Mekanizatua espezialitatearen B moduluaren balioespena kostuen azterlan bidez egin da. Oracle - ren kasuan, SEPEko Er referentziazko Zentro Nazionaleko datuak hartu dira kontuan.
Kualifikatzaile egiaztagarriak Profesionaltasun Ziurtagiriak dira, eta erraz identifikatzen dira 8 digituko kodeari esker (lau letra, lau zenbaki).
Gainerako espezialitate kualifikatzaileak ez dira egiaztagarriak.
Kostuen azterlan bat egin da, aurreko urteetan Lanbidek egindako deialdietan Lanbidek diruz lagundutako ekintzen benetako kostuen arabera.
Planeko prestakuntza - ekintza guztiak amaitzen direnean, praktikak barne direla (deialdiaren 17.1.d artikulua).
Prestakuntza - ekintza bakoitzak onartutako helburuen % 35arekiko kalkulatzen da. Onartutako helburu horiek kalkulatzeko, prestakuntza - ekintzaren ordu kopurua eta onartutako ikasle kopurua biderkatzen dira. Diruz lagundutako jarduerak ez badu gainditzen aipatu helburuen % 35, erabateko ez - betetzetzat joko da. Diruz lagundutako jarduera kalkulatzeko, prestakuntza - ordu kopurua eta parte hartzen duten ikasleen kopurua biderkatzen da.
Prestakuntza - ekintzen likidazioak ekintzak amaitu eta justifikatu ahala egingo dira, eta ez - betetzerik gertatuz gero, itzulketak egokituko egingo dira, erakundeari egin beharreko ordainketen arabera.
Praktika amaitutzat hau jot zen da: hitzarmena mekanizatuta duena, Lanbidek baliozkotua, eta praktikaren emaitza, Lanbidek baliozkotua, bidalita duena, dagozkion dokumentuekin batera. Bertan behera uztea praktika egitearen emaitza bat da, betiere behar bezala informatuta eta dokume ntatuta badago LanF aplikazioan. Amaitu gabeko praktikak izango dira hasi ez direnak, hasiera baliozkotu ez zaienak eta izan dituzten emaitzen inguruko informaziorik gabekoak. Atzera egiteak eta praktika - salbuesteak ez dira ez - betetzetzat joko.
Hala da. Eranskin hau aukera zehatz hau jasotzeko aurreikusi da: erakunde batek 2016an lehentasunez langile langabeentzako prestakuntza ematea, enplegurako lanbide heziketarako eskumena duen beste administrazio batekin (beste autonomia - administrazio bat edo SEPE), eta prestakuntza - ekintzen ebaluazio bat egitea, Lanbidek kalkulatzen duen sintesi - adierazle berean oinarrituta. Aukera hori oso da gertagaitza, zeren eta aipatu admini strazioko teknikariek duten galde - sortak bat etorri behar du Lanbidek duenarekin, baina, hala ere, beharrezkotzat jo da aukera hori sartzea.
2020 - 2022 deialdia aldez aurretiaz tramitatzea aurreikusita dago, eta horrela, prestakuntza - ekintzak 2020ko lehen hilabeteetan hasi ahal izango dira.
2018an prestakuntza - planak desberdinak dira deialdi bakoitzerako. Hala ere, LanF aplikazioan sarrera bakarra dago, erakundeka, langabeentzako programa guztietarako. Erakundeak hor eska dezake prog ramazioa, nahi dituen programetarako: langabeentzako eskaintza, kontratazio - konpromisoa, proiektu bereziak, ...
2018ko kontratazio - konpromisoa duten prestakuntza - ekintzeta rako diru - laguntzen deialdia urtero egiten da.
Bai, egoera irregularrean egonda Lanbiden inskribatuta daudenak onartzen dira, prestakuntza - ekintza guztietan. Baldin eta prestakuntza - ekintza Profesionaltasun Ziurtagiri batena bada, egin ahal izango dute, Praktiken Modulua barne, baina ezingo dute profesionaltasun - ziurtagiria eskatu Atzerritarren Identifikazio Zenbakia duten arte.
areadeformacion@lanbide.eus eta Lanbitel
LANFen esekiko da.
Ez dago aurreikusita. Erabiltzailearen gidaliburuari eta deialdietako kudeaketa - gidaliburuei jarra ituz eta Lanbitel - en laguntzarekin, erraz ulertzen da zer egin behar den.