Lanbidek Telegram-kanala estreinatu du
Bat egin Lanbideko Telegram taldearekin eta jaso zure mugikorrean enplegu-eskaintzei, prestakuntza-ikastaroei eta dirulaguntzei buruzko berritasunak.
Telegram-kontua baduzu, Lanbideri jarrai diezaiokezu kanal berri honetan. Telegram bidez, enplegu-eskaintza berriei buruzko nobedadeak, zure intereseko prestakuntza-ikastaroak edo laguntza eta dirulaguntza berriei buruzko berriak jasoko dituzu.
Profil berri hori irekitzearekin batera, Lanbidek herritarrekiko komunikazio-bideak zabaldu ditu.
Gainera, enplegu eta prestakuntza munduko nobedadeei buruz jarraituko dugu argitaratzen gure gainerako sareen bitartez:
Azken aldaketako data: