Lanbidek bulego ibiltarien zerbitzua jarri du abian, Arabako eta Bizkaiko erabiltzaileei arreta emateko

Ikusita hainbat udalerritan zerbitzua ematea zaila dela ( Lanbideren bulegoetatik urrunegi baitaude); eta, ondorioz, erabiltzaileei arreta emateko zerbitzua hobetze aldera, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak ezinbestekotzat jo du hainbat langile lekualdatzea zerbitzu hori zuzenean eman dezaten, non eta udalerriek horretarako eskainitako instalazioetan.

Bulego ibiltariek zerbitzu hauek eskainiko dituzte:

  • Eskatzaileek izena ematea
  • Eskaerak eguneratzea
  • Pertsona bakoitzaren enplegagarritasunaren diagnostikoa eta profila diseinatzea
  • Enplegurako ibilbide pertsonalizatua diseinatzea; eta horren garapenerako banakako laguntza ematea
  • Informazioa eta aholkularitza ematea lan-merkatuari eta enplegu-aukerei buruz
  • Informazioa eta orientazioa ematea prestakuntza-ibilbideei eta -baliabideei buruz.
  • Lanbide-gaitasunei dagokienez, informazioa, aholkularitza eta laguntza ematea, bai Curriculuma gehi lanbide-profila egiteko , bai lanbide-alternatibak identifikatzeko
  • Aholkularitza ematea enplegua aktiboki bilatzeko teknikei eta baliabideei buruz
  • Informazioa eta aholkularitza ematea autoenplegurako baliabideei buruz
  • Arreta jaso duten udalerrietan eta eskualdeetan enplegu-aukerak aztertzea eta hautematea, enpresekin eta enplegatzaileekin harremanetan jarrita.