Lan merkatuan sartzeko prestakuntza-ibilbideak

Lanbidek zure eskura jarri du lan-gaitasuna hobetzen laguntzeko tresna bat.

``Prestakuntza-aholkularitza´´ zerbitzu berri honen bidez, Lanbidek zure gaitasun profesionala egiaztatzeko baliabideak eskura jartzen dizkizu, zure enplegagarritasuna hobetzea ahalbidetzen duten helburu profesionalekin bat datorren prestakuntzaren bidez.

Sartu Nire Lanbidenet atalean zure erabiltzaile eta gakoarekin, eta zerbitzu berri hau aurkituko duzu Prestakuntza-aholkularitza aukeran klik eginda.

Zerbitzu berriaren azalpen txiki bat ikusteko eta zure prestakuntza-ibilbidea definitzeko aukera emango dizuten orrialdeetan sartzeko. Ondore, sakatu Hurrengoa: Joan nire prestakuntza-kontura botoia.

Zerbitzu optimoa eskaini ahal izateko, ondo berrikusi behar dituzu zure eskariaren datuak, Berrikusi nire eskaeraren datuak botoia sakatuz.

Datuak oraintsu berrikusi badituzu, urrats hori alde batera utzi eta egin klik Joan prestakuntza-ibilbideetara aukeran.

 

Helburu profesionalak sakatuz, aukeratu zure etorkizun profesionala zein arlo profesionaletara bideratu nahiko zenukeen. Lanbidek zure prestakuntza eta lan-esperientziara gehien egokitzen direnak gomendatuko dizkizu, lanbide-arlo bakoitzaren ondoan ikus ditzakezun ikonoen bidez.

Laguntza botoia sakatuz, atal honetan agertzen den sinbologia hobeto ulertzeko ikono-gida bat aurkituko duzu.

Gogoan izan asko jota 2 lanbide-arlotako 3 arlo hauta ditzakezula gehienez ere.

Zure lehentasunak hautatu ondoren, sakatu Gomendatutako ibilbidea botoia, eta Lanbidek zure helburu profesionalak lortzeko gomendatzen dizun prestakuntza-ibilbidea ikusi ahal izango duzu.

 

 

Azkenik, Gomendatutako ibilbidea fitxan, zure helburu profesionalei lotutako prestakuntza-espezialitateak kontsultatu ahal izango dituzu. Gainera, horiekin lotutako ikastaroak aurki ditzakezu, baita esperientzia aitortzeko prozesuetan izena eman, prestakuntza-ikastaroetan eskaera interesgarriak erregistratu baita ziurtagiriak eta egiaztagiriak lortu ere.

Sakatu Laguntza botoia prestakuntza-ibilbideei buruzko informazio gehiago lortzeko.

Behar izanez gero, helburu profesionalen orrira itzul zaitezke, Arrekoa:Nire Helburu profesionalak  botoia sakatuz.