Lan maskulinizatuetan lan egiten ez duten emakumeak prestatzeko eta kontratatzeko proiektuetarako diru-laguntzen deialdia
Zein da deialdi honen helburua?
Deialdiak diruz laguntzen dituen proiektuek prestakuntza kualifikatzaileko ekintzak eta lan maskulinizatuko emakume langabeen benetako lan-kontratazioa konbinatzen dituzte, emakumeek horietan duten presentzia handituz.
1. Kontratatzeko konpromisoa duten prestakuntza-ekintzetarako laguntzei dagokienez, honako hauek izan daitezke onuradunak:
- Euskal Autonomia Erkidegoan lantokia duten enpresa pribatuak, edozein dela ere enpresa horien forma juridikoa, baldin eta prestakuntza jaso duten pertsonak zuzenean kontratatuko badituzte. Kanpo geratuko dira aldi baterako laneko enpresak, outsourcing enpresak eta langileen zerbitzu anitzeko enpresak, bai eta edozein enpresa publiko ere.
- Prestakuntza-erakunde pribatu edo publikoak, egiaztatuak eta/edo Prestakuntza Erakundeen Erregistroan inskribatuak.
2.Ikasleekin formalizatutako lan-kontratuak finantzatzeko laguntzei dagokienez:
- Euskal Autonomia Erkidegoan lantokia duten enpresa pribatuak, edozein forma juridiko dutela ere, kanpoan geratzen dira administrazio publikoak, erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sektore publikoa osatzen duten gainerako erakundeak, bai eta lanerako aldi baterako enpresak, Outsourcing enpresak eta langileen zerbitzu anitzeko enpresak ere.
Diruz lagun daitezkeen kontratuen ezaugarriak:
- Modalitatea: edozein, prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratua izan ezik.
- Iraupena: gutxienez 6 hilabete lanaldi osoan.
- Emandako prestakuntza-espezialitatearekin lotutako okupazioan.
Diru-laguntzaren zenbatekoa:
- Gizarte Segurantzarako hobaririk gabe: 8.000 € lanaldi osoko 6 hilabeteko kontratu bakoitzeko
- Gizarte Segurantzagatiko hobariarekin: 6.650 € lanaldi osoko 6 hilabeteko kontratu bakoitzeko.
Eskabideak aurkezteko epea: hilabete bat, lan-kontratua hasi eta hurrengo egunetik aurrera.
Nola eska dezake enpresak diru-laguntza hori?
Garrantzitsua: webguneko atal hau enpresak berak edo prestakuntza-erakunde batek emandako prestakuntza-ibilbidea amaitu duten emakumeak kontratatzeagatik diru-laguntza eskatu behar duten enpresentzat baino ez da.
Lanbide - N-F prestakuntza-aplikazioaren bidez kudeatzen dira lanbide maskulinizatuetan dauden emakume langabeentzako deialdiari dagozkion diru-laguntzak.
Deialdi honi dagokion kudeaketa oro aplikazio honen bidez egingo da; beraz, enpresa sisteman erregistratu beharko da, Lanbidek gako batzuk eman diezazkion, eta, horrela, dagozkion jarduerak LAN_F aplikazioaren bidez eskuratu eta kudeatu ahal izateko.
1.pausua: Nola erregistratu behar duen enpresak sisteman
Sisteman sartzean pantailaren agertzen diren datu guztiak bete behar dira. Gainera, honako fitxategiak erantsi behar dira.
- Erabiltzailearen NANaren fotokopia
- Enpresaren NIFaren txartelaren fotokopia
- Ordezkaritza-ahalordea edo baimena, enpresaren bidez jardun ahal izateko
Erabiltzaileak, behin alta eman eta gero, aldez aurretik formularion bertan eman duen posta elektrionikoan, pasa hitza jasoko du.
2.pausua: Sisteman sartu- Dirulaguntza eskatu
Sisteman sartzean hasierako pantailan, erabiltzaileak enpresaren NIFa, edo dokumentuaren zenbakia, pasahitza… idatzi behar du.
Aplikazioan, lanbide maskulinizatuetan dauden emakume langabeen kudeaketari dagozkion eskaerak eta jarduerak egin ahal izango dira.