Nola berritu zure eskaera
Oro har, eskaria 3 hilean behin berritu behar duzu, zure DARDEn (eskaera-eskatzaileari alta emateko eta hura berritzeko agiria) edo DARSEn (zerbitzu-eskatzaileari alta emateko eta hura berritzeko agiria) zehazten den egunean. Data hori nahiz duzunean kontsulta dezakezu, Nire Lanbidenet-en sartuta. Baina eskaria berritzeko ilaretan zain egon edo bulego batera joan nahi ez baduzu, deitu telefonoz (945 160 600 edo 630 305 452), bidali SMS bat edo sartu webguneko Nire Lanbidenet atalean. Honako hauek dira jarraitu beharreko urratsak:
1.- Sakatu Nire Lanbidenet botoia, webgunearen goialdean. Identifikazio-pantaila agertuko zaizu. Hor sartu behar dituzu Lanbidek eman dizkizun IFZ eta pasahitza
2.- Identifikatu ostean, “Nire eskaria” izeneko atalean sartuko zara, eta, bertan, hurrengo berritzea egiteko azken eguna ikusiko duzu. Egun hori heltzeko 7 egun baino gutxiago geratzen badira, “Eskaera berritu” izeneko botoia sakatu, eta eskaria berrituko duzu
Bideoa