Enpresetarako baliabideak, langileak kontratatzerakoan

Lanbideren lan-bitartekotzarako zerbitzuek laguntza ematen diote zure enpresari langileak erakartzeko eta hautatzeko prozesuak aurrera eramaten, gero zure plantillan sartzeko, horretan segurtatuz bete beharreko lanpostuen lanbide-profil egokienak aukeratzen direla.

Lanbidek enpresen eta langileen arteko zerbitzu eraginkor bat eskaintzen du, zuzena, askea eta doakoa, eta elkarreraginean jartzen ditu enplegu-eskatzaileak (enpresak) eta enplegu-eskatzaileak (herritarrak).

Era azkar, erraz eta ziur batez argitaratzen du dagoen lan-eskaintza.

Zure enpresak contrat@ zerbitzuan sartzeko kodeak baditu, horiek sar ditzakezu zure lan-eskaintzaren eskaera erregistratzeko:

Lan-eskaintzen eskabidea egiteko alta ematea

Hemen duzu contrat@ aplikaziorako gakoak eskuratzeko moduari buruzko informazioa: Contrat@ aplikaziorako baimen-eskaera

Video explicativo del proceso para registrar una nueva oferta de trabajo.

Contrat@ aplikaziorako gakorik ez baduzu, lan-eskaintzen eskabidea egiteko inprimakiaren bidez bidali beharko duzu eskaintza; hemen deskarga dezakezu inprimaki hori:

Zalantzarik edo kontsultarik izanez gero webgunean eskaintzak eskatzeari dagokionez 945 160 601 telefonora deitu, edo Kontaktua ataleko postontzi elektronikoan idatzi Kontaktua

Sar zaitez langileen, enpresen eta administrazioaren arteko harremanen gaineko dokumentuetan eta aholku erabilgarrietan.

Kontratuak

Diru-laguntzen eta bestelako laguntzen helburu nagusia da ekintzailetasuna, enpresa-garapena eta enpleguaren sorkuntza bultzatzea. Informazio-kanal honen bitartez, enpresetarako laguntza guztien berri izango duzu.

Laguntzak eta diru-laguntzak

OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea langileen osasunarekin loturiko jarduerak kudeatzeko, koordinatzeko eta sustatzeko organo nagusia bilakatzen da. Haren eskumenak langile enplegatuak dauden arlo ekonomiko guztietara zabaltzen dira, baita administrazio publikoetara ere, lan elkartuko kooperatibetara eta gainerako kooperatibetara, beren lan-bazkideei dagokienez. Norbere konturako langileei dagokienez, Osalanek arriskuei aurrea hartzeko jarduerak sustatzeko jarduerak egingo ditu. Laburbilduz, Osalan izango da Europako direktibetatik eta Laneko Arriskuak Prebenitzeari buruzko Legetik eratortzen den prebentzioaren kultura transmititzea bere gain hartzen duen organoa.

Osalan