Contrat@-rako sarbidea

Lan-kontratuen alorrean enpresa eta langileei zerbitzu hobea eskaintzearren, Lanbideko Enpresei Zerbitzuak sailak informazio-gida bat prestatu du, kontratazio modu ezberdin eta hauei dagozkien pizgarriei buruzkoa; baita ere, indarrean dauden kontratu-mota ezberdinen eredu eta hauen eranskinak, euskaraz eta erdaraz, “Enpresak” menuaren barnean, “Kontratuak” atalean eskuragarri egongo direnak.

OHARRA: Prestakuntza eta ikaskuntzarako kontratu baten berri eman nahi baduzu, kontuan izan lehendabizi Lanbidek baimendu behar duela kontratu horrekin zerikusia duen prestakuntza.

Konpainia profesionalek eta kideek kontratuak, luzapenak, eraldaketak, deialdiak eta ordu osagarriak BALIOGABETU ahal dituzte KOMUNIKAZIOAREN OSTEAN HIRU EGUN BITARTEAN. Baliogabetze eta ezeztatze kontsulta eginbideak CONTRAT@ aplikazioaren menu nagusian aurkitu daitezke eta ERABILTZAILE NAGUSIAK bakarrik egin ditzake.

Contrat@-etarako sarbidea