Gehitu esperientzia zure enpresari, 30 urte baino gehiagoko luzaroko langabetuak kontratatuz.

Enpresek nor kontratatuko duten aukeratu ahal izango dute:

  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatutako eskaintza baten bidez.
  • Zuzenean aukeratuta. Pertsona hori kontratatu baino lehen, ezinbestekoa da luzaroko langabea dela egiaztatzen duen txostena eskuratzea.

Enpresak aukeraketa bere kabuz egingo badu, eskura dauka Lanbideren "luzaroko langabea dela egiaztatzen duen txostena". Txosten horri esker jakingo du enpresak, kontratazioa egin baino lehen, kontratatu nahi duen pertsonak baldintza hori betetzen duen eta, ondorioz, enpresak kontrataziorako laguntza jaso dezakeen.

    Nola eskuratu txostena?
  • Pertsonak eskuratuko du txostena Lanbiden, kontratatua izan baino lehen; Nirelanbidenet-en bidez edo enplegu-bulegoan bertan.
  • Eta, gero, pertsonak enpresari emango dio laguntza-eskaerarekin batera aurkez dezan.

Enpresak erabakitzen badu enplegu-eskaintza Lanbide-ren bidez kudeatzea (ez bere kontura), ez da txosten hori behar.

_____

Diruz lagundu daitekeen zenbatekoa*

Kontratu mugagabeko dirulaguntza 14.400 € arte heldu ahalko da, emakumeen eta/edo 45 urte edo gehiagokoen kasuetan, zenbatekoari % 15 gehituko zaio. Bestalde, kontratatutako pertsonak 2019. urtean kontratatzeko konpromisoa dakarren ikastaro bat amaitu badu, kopurua % 10 handituko da. Eta aurreko bi baldintza horiek betetzen badira, dirulaguntzaren zenbatekoa % 20 handituko da.

Lan-kontratuak mugagabeak edo 6 hilabetetik gorako aldi baterakoak izan behar dira, lanaldi osoan edo partzialekoan (lanaldia, gutxienez, % 70koa).

Kontratu horiek deialdi hau argitaratzen denetik hasi beharko dira, eta deialdian zehaztutako epeak, baldintzak eta eskakizunak bete beharko dituzte.

*deialdiaren oinarriak kontsultatu.

Epea: 2019/11/22 arte

Informazio gehiago: