Gazteak kontratatzeko programak

Lanbiden, 16 eta 30 urte bitartean badituzu eta lan bila bazabiltza, gazteak kontratatzeko hainbat programa jarri ditugu martxan. Parte hartu ahal izateko, garrantzitsua da Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa alta emanda egotea eta zure CVa eguneratuta edukitzea.

2022an, zu kontratatzeko 4 laguntza-programa ditugu:

  • Lehen aukera: euren ikasketekin gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazteentzat zuzenduta dago. Kontratu mugagabeak edo praktikaldiko kontratuak izan daitezke, gutxienez 6 hilabetekoak.
  • Txanda-kontratuak: Erretiroa hartzen duten langileak ordezkatzeko gazteak kontratatzera bideratutako diru-laguntza.
  • Investigo programa: Ikerketa-proiektuetan parte hartzeko gaitasuna duten profil zientifiko eta teknologikoentzat.
  • Administrazio publikoetan lehen lanbide-esperientzia izateko programa: 8 eta 12 hilabete bitarteko praktikaldiko kontratuak, administrazioan lehen esperientzia profesionala izan nahi duten gazteentzat.

Hasierako alta-eskaera egin dezakezu webgunearen bidez. Eskaera bete ondoren, zure erreferentziazko lanbide bulegora joan beharko duzu curriculuma osatzeko.

Zure bulegoan hitzordua eska dezakezu webgunearen bidez esteka honetan edo 945 16 06 00 telefonora deituz.