Laneratze-enpresen erregistroa

Deskribapena


Laneratze-enpresen kalifikazioa arautzen du, eta horietan sartzeko prozedura zein horien erregistroa ezartzen ditu.

Laneratzeko enpresatzat hartuko dira honako ezaugarri hauek di­tuzten ondasunen edo zerbitzuen ekoizpen-egiturak: gizartean baztertuta edo desabantailan dauden taldeak lan-merkatuan sartzeko helburua dutenak, eta, gainera, gizarteratzeko banan banako proiektuak egiten dituz­tenak, ikasketa prozesu egoki baten bidez, eta prozesu horrekin, enplegagarritasunaren baldintzak hobetzen laguntzeko trebetasun sozialak, laneko trebetasunak, oi­narrizko prestakuntza, laneko kualifikazioa eta merka­tuari buruzko ezagupenak barnean hartzen dituztenak.


Laneratze-enpresen kalifikazioa

Kalifikazioaren bitartez, Dekretu honen 4. artikuluan adierazitako erakundeak laneratzeko enpresa bihurtzen dira, Eusko Jaurlaritzaren Gizarteratze-arloko Departamentu eskudunaren ebazpen arrazoituaren ondorioz, betiere Dekretu honetan ezarritako baldintzak bete direla egiaztatu ondoren.


Laneratze-enpresen deskalifikazioa

Kalifikazioa galtzea gerta daiteke laneratzeko enpresen kalifikazioa arautzen duen, enpresa horietara sartzeko prozedura ezartzen duen eta enpresa horiek erregistratzen dituen azaroaren 11ko 182/2008 Dekretuaren 11. artikuluan adierazitako arrazoietako edozeinengatik.

Deskalifikatzeko eskaera fitxa honetan dagokion tramitetik eskatu ahal izango da.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Erakunde autonomoak > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Erakunde autonomoak > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

  • Erakunde eta Enpresentzako Arreta Zerbitzua: 945 160 601

Kodea(k)

  • Laneratze-enpresen kalifikazioa: 1023102
  • Laneratze-enpresen deskalifikazioa: 1023102

Solicitud y aportacin de documentacin


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk


Deskalifikaziorako eskabidea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
  3. Sartu tramitazio elektronikoko aplikazio honetan.