Erakunde laguntzailearen erregistroa bitartekotza-zerbitzua ematean, soil-soilik enplegu-eskaintzak erregistratzeari eta kudeatzeari dagokionez

Deskribapena


Zerbitzuaren helburua da bitartekaritza-zerbitzua ematean Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erakunde laguntzailearen erregistroan parte hartu ahal izateko baldintzak ezartzea, soil-soilik enplegu-eskaintzak erregistratzeko eta kudeatzeko jarduerari dagokionez.

Erregistro honetan xedatutakoaren ondorioetarako, lan-eskaintza izango da enplegu-emaile batek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari egiten dion eskaera, zuzenean edo erakunde laguntzaileen bitartez, eskainitako lanpostua(k) betetzeko hautagaiei dagokienez.

Nori dago zuzenduta


  • Toki-erakundeak edo nagusiki administrazioen mendeko edo partaidetza duten erakunde publikoak.
  • Toki-garapeneko agentziak.
  • Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren 3.2 artikuluko d), e), f), g), h) eta i) idatz-zatietan jasotako hezkuntza-sistemako irakaskuntzak ematen dituzten prestakuntza-zentroak.
  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren laguntzaile diren prestakuntza-zentroak, enplegurako prestakuntza-zerbitzua emateko.
  • Unibertsitateak.
  • Enplegu-zerbitzu publikoek egiaztatutako gutxienez 500 lan-kontratu egiaztatzen dituzten beste enplegu-agentzia batzuk.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Kodea(k)

  • Bitartekaritza-zerbitzua ematean erakunde laguntzaileen erregistroa: 1216601

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  • Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  • Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
  • Zerbitzu elektronikora sartu zaitez.
  • Eskabidea edo luzapenaren eskaera bete.
  • Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi. Ez ahaztu eranstea aplikaziora sartu behar duen pertsona bakoitzaren baimen-eskaera bat digitalki sinatuta. Eredua "Dokumentazioa" atalean aurkituko duzu.
  • Sinatu eta dokumentuak bidali.

Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).

Dagokion eskaera, datuen tratamenduari buruzko konpromisoa eta erabiliko duen pertsona bakoitzeko eskaintza kudeatzeko aplikaziora sartzeko baimena bete behar dituzu.

Eta gero bidali mailez:

Bidali

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 hilabete eskabidea aurkezten denetik

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Erakunde laguntzaileen betebeharrak


Erakunde laguntzaileek obligazio hauek bete beharko dituzte:

  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erakunde laguntzailearen kalifikazioa lortzea ahalbidetu zioten betekizunei eustea.
  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren jarraibideak betetzea, eskaintzak erregistratu eta kudeatzeko jarraitu beharreko prozedurei dagokienez.
  • Datu pertsonalen babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoari eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzutik horri buruz ematen dizkioten jarraibideei lotzea datu pertsonalen tratamendua. Ondorio horietarako, ebazpen honen II. eranskinean jasotako konpro - misoa sinatu behar du.
  • Zerbitzua doan ematea langile eta enpresentzat.
  • Hautagaiek ez badituzte betetzen ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuak onetsi zuen Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 231.1 artikuluaren c) eta g) idatzi-zatietan aurrez ikusitako betebeharrak, erakunde laguntzaileek horren berri eman beharko diote Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari.

Beste tramite batzuk