Enplegu-agentziak

Deskribapena


Enplegu-agentzia gisa jardun nahi duten pertsona fisiko edo juridikoek Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren baimena lortu beharko dute beren jarduera hainbat autonomia-erkidegotako lantokietatik egin nahi badute, edo autonomia-erkidegoko zerbitzu baliokidearena, baldin eta beren jarduera erkidego horretako lurraldean soilik kokatutako lantokietatik garatu nahi badute.

Baimena bakarra izango da, eta Espainiako lurralde osoko lan-eskaintzak eta enplegu-eskaerak kudeatzeko balioko du. Baldin eta bere jarduera autonomia-erkidego batean edo gehiagotan garatzeko baimendutako agentzia batek bere jarduera-eremua zabaldu nahi badu jarduera hori beste autonomia-erkidego batzuetan ezartzen duen zentroetatik eginez, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoari baimen hori zabaltzeko eskatu beharko dio, horretarako.

Era berean, baimena eskatu beharko dute enplegu-eskaintzak eta -eskaerak bitarteko elektronikoak soilik erabiliz ezkontzen dituzten erakundeek. Kasu horretan, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak emango du baimena.

Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako lantokietatik jarduera garatzeko enplegu-agentzia gisa gaitzeko prozedura web-fitxa honetan aurkeztutako eskabidearekin hasiko da (enplegu-agentzia gisa jarduteko izapideak/eskabidea).

Nori dago zuzenduta


Enplegu-agentzia gisa jardun nahi duten pertsona fisiko edo juridikoak.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

  • Herritarrei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 600
  • Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 601

Kodea(k)

Administrazioarentzako jakinarazpenak


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Eskabidea aurkezteko modu hori pertsona fisikoentzat baino ez da. Pertsona juridikoak behartuta daude administrazioarekin harreman elektronikoa izatera (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena).

Deskargatu eredua, bete eta entregatu, beharrezko dokumentazioarekin batera, gure bulegoetan. Eskatu hitzordua 945 160 601 telefonora deituz.

Kolokazio agentzien jarduerarako erantzukizun adierazpena

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Gehienez 7 egun

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Kolokazio Agentzien edo lantokien baja edo aldaketa


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora.
    Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk