Enpresentzako Zerbitzuen Zorroa

Lanbideren Enpresentzako Zerbitzuen Zorroak informazioa ematen du eta enpresei zuzendutako programa eta zerbitzuetarako sarbidea errazten du, enpleguaren eta prestakuntzaren eremuetan.

Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuak enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzea du xede, euren beharretara egokitutako eta giza baliabideen kudeaketari eta enplegu-politika aktiboei lotutako zerbitzu eta programen bidez.

Enpresentzako Zerbitzuen Zorroak, 2021eko maitzan argitaratua, zerbitzu-eskaintza egokitu, espezializatu eta dinamikoa garatzen du, enpresentzako elkarrizketa eta aholkularitza pertsonalizatuaren bidez.