ENPRESAK ETA AUTONOMOAK

Imagen

ERTEak osatzeko laguntza-deialdia

Uztailaren 1etik irailaren 30era arte osatuko dira aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientetik eratorritako prestazioak.

Hileko 1.666 eurotik beherako oinarri arautzailea eta 20.000 euroko edo hortik beherako soldata gordina duten langile guztiek kobratu ahal izango dute osagarri hori.

  • Lanaldiaren % 50era arte lan egiten dutenek 100 euro osagarri jasoko dituzte.
  • % 50etik gora lan egiten dutenek 150 euro jasoko dituzte.

 

Autonomoentzako eta banakako enpresaburuentzako diru-laguntza

Deialdi hau 2020ko apirilaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratu da.

Laguntza horrek diruz lagunduko ditu Gizarte Segurantzako kotizazio-gastuak eta alokairu-errentak, gehienez 3.000 euro pertsonako.