Euskal Autonomia Erkidegoko landa- eta hiri-inguruneetako emakumeei laguntzeko programa garatzeko laguntzen deialdia,Europar batasunaren Nextgenerationeu funtsak finantzatutako suspertze, transformazio eta erresilientzia planaren esparruan

[MRU]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen helburua «Landa- eta hiri-inguruneetako emakumeei laguntzeko programako» dirulaguntzak ematea da; programa urriaren 11ko TES/1121/2021 Aginduaren bidez arautu da, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren markoan.

Landa- eta hiri-inguruneetan bizi diren eta askotariko jarduerak nahasten dituzten eta, bestetik, 3.7 artikuluan ezartzen diren arloetan gaitzea eta laneratzea helburu duten bana-banako ibilbideetan parte hartzen duten emakumeei emateko laguntza pertsonalizatua izango da, bide batez, enplegua lortzean benetako berdintasuna eta bereizkeriarik eza bultzatuz.

 

Aurrekontuko zuzkidura

773.662€

Prestazio ekonomikoa

Dirulaguntzak emateko prozedura lehiarik gabekoa izango da, eta emakida-ebazpenak eskaerak aurkezteko hurrenkeran emango dira, diruz laguntzeko moduko jardueraren konkurrentzia dagoela eta eskatzen diren gainerako baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren, deialdian esleitutako aurrekontuko kreditua agortu arte.

Hasierako aurrekontu-zuzkidura –1.2 artikuluan aurreikusitakoa edo 2022ko ekitaldiko igoeraren ondoriozkoa– agortzen bada, laguntza berrien emakidak geldituko dira; prozesuari berriro ekingo zaio, dirulaguntzak finantzatzeko aurrekontu-kreditua areagotzea ahalbidetuko duten funts berriak jaso ondoren. Baliabide ekonomikoak guztiz agortzen badira, geratzen diren eskaerei ez zaie dirulaguntzarik emango./

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Lanbide Heziketaren zuzendariaren ebazpenaren bidez, EHAAn aditzera emango da prozesua gelditu eta, hala badagokio, dirulaguntzak berriz ematen hasi izana, aurrekontuko kredituaren zenbatekoa adierazita; era berean, jakinaraziko da dirulaguntza horiek finantzatzeko baliabide ekonomikoak erabat agortu izana.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Lanbide Heziketaren zuzendariak laguntzak emateko edo ukatzeko ebazpena emango du, eta banan-banan jakinaraziko du, bitarteko telematikoen bidez.

Ordainketa-modua:

Emandako dirulaguntza bi ordainketatan ordainduko da, horiek eskatu eta gero, honela:

a) Lehen ordainketa (proiektuari dagokion dirulaguntza osoaren % 60), lehen jarduera hasi dela jakinarazi ostean. Ez da bermerik eratu beharko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren alde.

b) Bigarren ordainketa, emandako dirulaguntzaren gainerakoari dagokiona, diruz lagundutako jarduerak amaitu eta justifikatu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Administrazio publikoak

Foru-aldundiak eta foru-sektore publikoa. 

EAEko udalak eta tokiko sektore publikoko entitateak.

EAEko sektore publikoko entitateak.

EAEko tokiko edo eskualdeko garapenerako agentziak eta horiekin lotutako entitateak.

Prestakuntza-entitateak

Hezkuntza Sailaren edo Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren mendeko prestakuntza-entitateak.

Irabazteko asmorik gabeko entitate juridikoak

Irabazteko asmorik gabeko entitate juridikoak, EAEn diruz lagundutako jarduera burutzeko baliabide egokiak dituztenak eta langabetuei beren enplegagarritasun-profilaren araberako laguntza emateko ekintzetan ?besteren edo norberaren konturako laneratze prozesuetan? esperientzia dutela egiaztatzen dutenak.

Betekizunak

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea.

  • Eskatzaileak ez izatea zigor- edo administrazio-zehapenik, dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukerarik gabe uzten duenik, eta ez izatea horretarako ezgaitzen duen lege debekurik, honako hauengatik gertatutakoak barnean direla: ? Sexua dela-eta diskriminatzeagatik zigorren bat jaso izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoak ezarritakoaren arabera

  • Eskatzaileak ez izatea zigor- edo administrazio-zehapenik, dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukerarik gabe uzten duenik, eta ez izatea horretarako ezgaitzen duen lege debekurik, honako hauengatik gertatutakoak barnean direla: Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onarturiko Lan-arloko arau-hausteei eta zehapenei buruzko Legearen testu bateginak 46.1.b) eta 46.bis.1.b) artikuluetan xedatutako zehapen osagarri batek hala ezartzen badu.

  • Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea.

  • Ingurumeneko sei helburuei KALTE ESANGURATSURIK EZ ERAGITEKO printzipioa betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena.

  • Datuen lagapenari eta tratamenduari buruzko adierazpena.

  • Suspertze, transformazio eta erresilientzia planean (STEP) ezarritako zeharkako printzipioak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena.

  • Agintari eskudunek kontrol-eskumenak baliatuko dituztela bermatzeko beharrezkoak diren eskubideak eta sarbideak emateko konpromisoa

  • Udalerri bakar batean garatzea aurreikusten duten proiektuetarako, eraginpeko udalerriak ezingo du 5.000 biztanle baino gehiago izan, eta udalerri bat baino gehiagotan egitea aurreikusten duten proiektuetarako, 5.000 biztanletik beherako udalerrien % 35 izan beharko du gutxienez.

  • Parte-hartzaileen % 35ek gaitasunen eta enplegu berdeen garapenera bideratutako banakako ibilbidea egingo dute.

  • Programa hori gauzatzen den banakako ibilbidean parte hartzen duten emakumeen % 20k, gutxienez, laneratzea lortzea, norberaren edo besteren kontura.

  • Interneterako banda zabaleko sarbide eraginkorra edukitzea, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren informazio-sistemarekin konektatzeko.

  • Tableta grafikoko periferiko bat edukitzea, sinadura digitala jasotzeko euskarri modura. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko informazio-sistemara. Konektaturik egon behar du, eta, horrez gain, STU 430 modeloari edo baliokideari dagokion WACOM gailuarekin bateragarria izan beharko du, eta haren zehaztapen teknikoak bete behar ditu.

  • Telefono-linea finkoa, lokal espezifiko bakoitzarekin harremanetan jartzeko.

  • Orientazioko ekintzak egiten dituzten langileak teknikari gisa kontratatuko dira, eta unibertsitate-ikasketak amaituta izango dituzte.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana (PRTR)

Kontaktu-informazioa


Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua

945 160 601 (Informazio orokorra / Información general)

Kodea

1209501

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskaerarekin batera ekarri beharreko dokumentazioa:

  •  Erakundeak diru-laguntza eskuratzeko baldintzak betetzen dituela dioen erantzukizunpeko adierazpena. 
  • (EB) 2020/852 erregelamenduaren 17. Artikuluari dagokionez, ingurumeneko sei helburuei «kalte esanguratsurik ez eragiteko» printzipioa betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena.
  • Administrazio publikoen arteko datu-lagapena onartzea.
  • PRTRn ezarritako zeharkako printzipioak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena.
  • Batzordeak, Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulegoak, Europako Kontuen Auzitegiak, Europako Fiskaltzak eta agintari nazional eskudunek kontrol-eskumenak baliatuko dituztela bermatzeko beharrezkoak diren eskubideak eta sarbideak emateko konpromisoa.

Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzak jasotzeko eskabideak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiari zuzenduko zaizkionak, bide elektronikoz izapidetuko dira, hain zuzen, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren prestakuntzarako aplikazio informatikoaren bidez (LanF); entitatearen legezko ordezkariak sinadura elektronikoa jarri beharko du eskaeran.

Aplikaziora sartzeko aukerarik ez duten entitateek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren web-orriaren bidez eskatu ahal izango dute: https://www.lanbide.euskadi.eus/prestakuntza/-/informazioa/erakundeen-erregistroa/.

Administrazio-prozeduraren informazio-fitxa (izapidetze elektronikorako jarraibideak ematen dituena) helbide honetan egongo da eskuragarri: https://www.euskadi.eus/servicios/1209501

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

2 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk