COVID-19aren ondorioz ezarritako aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen eragina jasan duten langileentzako ohiz kanpoko laguntzak. (2. deialdia)

[ERTE2]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak emango dituen laguntza jakin batzuk arautzea; hain zuzen ere, COVID-19aren ondorioz ezarritako aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteak direla-eta kontratua etenda edo lanaldia murriztuta izanik, soldata baxuenak jasotzen dituzten langileentzako laguntzak, zeinei esker halako pertsonek jasotzen duten langabezia- prestazioa osatu eta errentetan jasan duten murrizketa arindu nahi baita.

Aurrekontuko zuzkidura

12.000.000 euros

Prestazio ekonomikoa

Deialdi honetan araututako laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak 12.000.000 eurokoak dira guztira; horietatik 5.250.000 euro 2020ko ekitaldiko kredituen kargura finantzatuko dira, eta gainerakoa (6.750.000 euro) 2021eko ekitaldiko kredituen kargura finantzatuko da.

Azken horiei dagokienez, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduan araututako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzeko araubideari heltzen dio espedienteak,5.000.000 euroko zenbatekoan. Beraz, agindu horren 5.3 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, 2021ean zehar laguntzak eman ahal izateko, ezinbestekoa da, aipatu urterako, aldez auretik kreditu egokia eta nahikoa egotea Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan.

Emango diren laguntzen gehieneko zenbatekoa jarraian adierazitakoa izango da, eta langabezia-prestazioa jasotzen den egunen arabera ordainduko da:

  • 150 euro/hilean, pertsona onuradunaren lanaldia, kontratuaren arabera, % 50ekoa edo hortik gorakoa denean.
  • 100 euro/hilean, pertsona onuradunaren lanaldia, kontratuaren arabera, % 50etik beherakoa denean.

Diruz lagunduko den aldia honen baliokidea izango da: lan-kontratua etenda edo lanaldia murriztuta izateagatik, 2020ko urriaren 1etik 2021eko urtarrilaren 31ra bitartean langabezia-prestazioa jaso den aldia.

Dirulaguntzaren zenbatekoaren, langabezia-prestazioaren eta, hala badagokio, soldaten edo soldataren ordezko errenten baturak ezingo du gainditu lan-kontratua eten edo lanaldia murriztu aurretik langileak jasotzen zuen ordainsari gordina, aparteko ordainsarien zati proportzionala barne. Muga hori gaindituz gero, dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, betekizun hori betetzeko bezainbeste.

Laguntza horiek PFEZari atxikiak dira.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntza hilero ordainduko zaie onuradunei, esleipena eman ondoren, eta aurretik egiaztatuko du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eskabidea egin duen pertsona bakoitzari aldi horretan aitortu zaion langabezia-prestazioaren zenbatekoa eta iraupena.

Ordainketa Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak langabezia-prestazioa ordaintzen duen banku-kontu berean egingo da.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Deialdi honetako laguntzen onuradun izango dira besteren kontura aritzen diren langileak eta lan-sozietateetako edo lan elkartuko kooperatibetako bazkide langileak, baldin eta 2020ko urriaren 1ean lan-kontratua etenda edo lanaldia murriztuta badute, Enpleguaren Aldeko Gizarte Neurrien irailaren 29ko 30/2020 Errege Lege Dekretuaren 1., 2. edo 3. artikuluen ondorioz edo ekainaren 26ko 24/2020 Errege Lege Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriaren ondorioz luzatu edo baimendu diren aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen bidez, eta kontribuzio-mailako langabezia-prestazioen titularrak badira edo egoera horretara igarotzen badira 2020ko urriaren 1etik 2021eko urtarrilaren 31ra bitartean.

Betekizunak

  • Deialdi hau EHAAn argitaratu aurretik Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea eta benetan bertan bizitzea.

  • Kontratua eten edo lanaldia murriztu aurreko garaian, urtean 20.000 euroko edo gutxiagoko kontingentzia arrunteko kotizazio-oinarriari dagokion kotizazioa ordaintzea Gizarte Segurantzan.

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izan behar dituzte.

  • Dirulaguntzen arloko diru-itzulketaren bat egiteko betebeharrik bete gabe ez izatea.

  • Zigor- edo administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zehapenik jaso ez izana, ez eta horien onuradun izateko ezgaitzen duen legezko debekurik ere, sexu-diskriminazioagatik gertatutakoak barne; azken horiek jasotzen dira Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta Emakumeen eta Gizonen Benetako Berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoan.

  • Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. apartatuko inongo egoeraren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Kontaktu-informazioa


Herritarrei Arreta emateko Zerbitzua 

945 160 600/ 630305452

Kodea

1107403

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabidea oso-osorik bete beharko da, eta elektronikoki aurkeztu, eskabide-orri honen bidez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hileko epea izango da, eskabidea aurkezten den egunetik aurrera

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Onartzea

Beste tramite batzuk