SALBUESPENEZKO NEURRIAK

Imagen

Lanbideko bulegoetan aurrez aurreko arreta eten da

Webgunea eta Nire Lanbidenet erabiltzea gomendatzen dugu. Sartzeko erabiltzailea eta pasahitza behar dira. Gakorik eduki ezean, Nire Lanbidenetera sartzeko orritik bertatik eskatu daiteke, "Eskatu gakoa" aukeran.

Telefono bidezko arreta-zerbitzua bermatzen dugu gure agenteekin telelanean, eta zure laguntza eskatzen dugu telefonoak ez saturatzeko eta itxaronaldiak ulertzeko.

  • Herritarrak: 945 160 600 / 630 305 452
  • Enpresak eta erakundeak: 945 160 601

Arreta telefonikoaren ordutegia:: 8:30etatik 19:30ak arte

Ez da beharrezkoa ERTEn dauden langileek LANBIDEn alta hartzea

Prestazioaren kudeaketa enpresaren eta SEPEren artean izapidetuko da, langabezia-prestazioen eskaera kolektibo baten bidez, hark eragindako langileen izenean, SEPEren aurrean.

LANBIDEn enplegu-eskatzaile gisa alta eman (NAN/AIZrako bakarrik)

Inoiz LANBIDEn izena emanda egon ez bazara, bete datuak Lanbideko alta-eskaeraren erregistroan, eta zure eskaera jaso eta baliozkotu ondoren, SMS bat bidaliko dizugu Nire Lanbidenetera sartzeko gakoarekin, zure datuak egiaztatu eta eguneratzeko.

LANBIDEn izena emanda bazaude

LANBIDEn inskribatuta bazaude, zure eskaera "aktibo" dagoen egiazta dezakezu, zure identifikazio-datuak (NAN/AIZ eta jaiotze-data) osatzen dituzunean Lanbideko alta-eskaeraren erregistroan, non zure egoeraren berri ematen dizugun eta zure eskaera "berriz aktibatzen" dugun, baja egoeran bazaude.

Enplegu-eskaera automatikoki berritzea

2020ko martxoaren 11tik apirilaren 30era (biak barne) aurreikusitako berritze-data duten ESKAERA GUZTIAK AUTOMATIKOKI BERRITUKO DIRA.

Bizileku helbidea aldatzeko eskaera

Zure lan-eskaera altan badago, baina zure bizilekua aldatu behar baduzu eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren hartzailea ez bazara, bidali mezu elektroniko bat orientazioa@lanbide.eus helbidera honakoa adieraziz:

Gaia: LANBIDEn (NAN/AIZ) bizileku helbidea aldatzeko eskaera..

Postaren edukia: sartu behar da testu hau eta eskatutako datuak:

“Nik, (NAN/AIZ) (_)-ra bizileku helbidea aldatzea eskatzen dut”

Erantsitako fitxategia: Nahitaezkoa da identifikazio-dokumentuaren kopia eranstea (NAN/AIZ).

Zure lan-eskaera bajan badago, altan eman dezakezu, Nire Lanbideneten  bidez edo Lanbideko alta-eskaeraren erregistroaren bidez.

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen baduzu eta kredentzial elektronikoak badituzu, Eusko Jaurlaritzaren Erregistro Elektroniko Orokorrean erregistratu behar duzu bizilekuaren aldaketaren jakinarazpena.
Kredentzial elektronikorik ez badituzu, DSBE eskabidea eta dokumentazioa aurkezteko formularioaren bidez bidal dezakezu beharrezko dokumentazioa.

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) izapidetzea bermatzen dugu

Kredentzial elektronikoak badituzu, Eusko Jaurlaritzaren Erregistro Elektroniko Orokorrean erregistratu ditzakezu DSBE eskatzeko edo berritzeko edo komunikazio baten agiriak.

Kredentzial elektronikorik ez badituzu, DSBE eskabidea eta dokumentazioa aurkezteko formularioaren bidez bidal dezakezu beharrezko dokumentazioa.

Gure webgunean aurki ditzakezu beharrezkoak diren inprimaki eta eskaera guztiak, baita erregistroan erantsi behar duzun dokumentazioaren informazioa ere.

Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DSBE) administrazio-jakinarazpenak

Correos-ek aplikatutako salbuespenezko neurriak direla eta, zure DSBE espedientearen jakinarazpenak eskura ditzakezu "Nire DSBE/Nire espedientea" menuko ebazpen-blokean, Nire Lanbideneten barruan.

Administrazio-epeak etenda

Eten egiten dira Lanbideren zerbitzu eta prozeduretako dokumentazioa izapidetzeko eta aurkezteko epeak.

Epeen zenbaketa 463/2020 Errege Dekretua edo, hala badagokio, haren luzapenak indarra galtzen duenean hasiko da berriro.

Prestakuntza-ekintza guztiak etenda daude 2020ko martxoaren 13tik

Informazio gehiago nahi izanez gero, prestakuntza-ekintza emateko ardura duen zentroarekin jarri behar da harremanetan.

"Ordainketa bakarreko" laguntza ekonomikoa genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat

Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak savvg@euskadi.eus e-posta martxan ipini du eskaera eta beharrezko dokumentazioa jasotzeko.

Lanbidek autonomoentzako eta banakako enpresaburuentzako laguntza berriak

Laguntzaren deialdia prestatzen ari gara, banakako enpresaburuek eta autonomoek negozioak aldi baterako ixteak eragindako galera ekonomiko zuzenari aurre egiteko, COVID-19ren hedapenak sortutako alarma-egoeraren ondorioz.

Laguntza horrek diruz lagunduko ditu Gizarte Segurantzako kotizazio-gastuak eta alokairu-errentak, gehienez 3.000 euro pertsonako.

ALERTA

Enplegu-bulego baten ordez SMS bat jasotzen baduzu, eta bertan zure banku-datuak eskatzen bazaizkizu ustez prestazioa kudeatzeko, ez erantzun iruzurra da.