Aparteko laguntzetarako eskabidea, kulturako pertsona profesionalentzat, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma egoerarengatik jarduera eten edo bertan behera geratu zaienentzat

Ez. Soilik izapidetuko dira deialdian ezarritako kanalen bidez aurkezten diren diru-laguntzaren eskaerak.

Eskaerak eskatzailearen datuak jaso behar ditu. Aholkulari batek eskatzailea ordezkatzen badu, eskaera horretan ordezkariaren datuak ere agertu behar dira.

Ordezkaria inskribatuta ez badago EAEko Administrazio Publikoaren Ordezkarien Erregistro Elektronikoan, aurkeztu beharko du ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentazioa, eskatutako gainerako dokumentuekin batera.

Eskabide bakarra egingo da pertsona bakoitzeko.

Baliogabetuta geratuko dira egoitza elektronikoaren bidez aurkezten diren eskabideak, baldin eta bat ez badatoz identifikazio-datuetan agertzen diren ordezkatuaren datuekin.

Ondasun-Erkidegoa edo Sozietate Zibila eratu dela egiaztatzeko, aurkeztu beharko da kontratu pribatua edo eskritura publikoa, hala badagokio; edo beste edozein agiri, non datu hauek egiaztatzen diren: bazkideen identitatea, partaidetza-ehunekoa, helbide soziala eta fiskala, eta zer jarduera egiten den.

 

Bai, eskabidea aurkez dezakezu, jarduera ezeztatu bada, bertan behera utzi bada, edo atzeratu bada.

Bai, eskaera egin ondoren, eta laguntza ebatzi aurretik, honakoak jakinarazi ahalko dira: kontratuen, edo kontratatutako jardueren edo ekitaldien etendura berriak, baldin eta laguntzaren zenbatekoari eragin badiezaiokete.

Hirugarrenaren Alta izeneko dokumentuak  Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean datuak erregistratzeko aukera ematen du. Datu horiek beharrezkoak dira EAEko Administrazioarekin eta haren erakunde autonomoekin harreman ekonomikoak dituzten hirugarren guztiei ordaindu ahal izateko.

Eskabidearekin batera aurkeztu behar da,  horretarako "Hirugarrenaren Alta" eredu normalizatua bete behar da. Era telematikoan ere egin daiteke, hirugarrenen erregistro telematikoaren bidez:

https://www.euskadi.eus/web01-s2oga/eu/contenidos/informacion/regtelter_infor/eu_rtt/index.shtml

Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, zozketa egingo da notario aurrean. Bertan zenbakia aukeratuko da zehazteko zein hurrenkeratan aztertuko diren eskabideak. Deialdiaren betekizunak eta baldintzak betetzen dituzten guztiei emango zaie laguntza, harik eta funtsak agortu arte.

Behar bezala jakinaraziko da zein zenbaki esleitu zaion eskabide bakoitzari, bai eta  notario aurreko zozketaren emaitzaren berri ere.

Deialdi honetan ezarritako laguntzak bateraezinak dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak edo beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batek emandako beste edozein prestazio, sorospen, laguntza edo diru-laguntzarekin.

Nolanahi ere, eskabidearen erantzukizunpeko adierazpenean jaso beharko dituzu eskatutako eta emandako laguntzak.

Kasu horretan, justifikatu gabeko zenbatekoa itzuli beharko duzu; gehi diru-laguntza ordaindu zenetik dagozkion berandutze-interesak.

 

Bai, norberaren kontura lanbide-jardueran aritzen direnek (Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean kotizatuz) zein besteren kontura kontratatuek aurkez dezakete eskaria (ikuskizun publikoetako artisten sistema berezian kotizatuz).

Bai, baina eten den edo bertan behera geratu den kulturaren arloko jarduera izan behar da diru-sarreren iturri nagusia , hau da, jarduera horretatik jaso behar da diru-sarreren % 60.

Bai, baldin eta 2020ko martxoaren 13an jarduera egiten ari bazen, norberaren edo besteren kontura, eta jarduera hori eten edo bertan behera utzi bada alarma-egoera adierazteagatik edo jarduera 2020ko martxoaren 14a baino lehenagoko data edo aldi baterako kontratatuta zegoenean, eta jarduera eten edo bertan behera utzi bada.

Ez. Ondasun-Erkidegoak edo Sozietate Zibilak osatzen dituzten eta laguntza banaka eskatzen duten bazkideak bakarrik izan daitezke onuradunak.

Azken aldaketako data: