Laudioko bulegoa berriz irekitzen da

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Abuztuaren 19an, Laudioko bulegoa ireki zen berriro, langile batek koronabirusagatik positiboa eman ostean itxi baitzen. Bulego honetako langile guztiak, euren arteko harreman estua dela eta, osasun-isolamenduan egon dira eta PCR proba egin dute, emaitza negatiboa emanez.

Joan den abuztuaren 12an, Zaramagako bulegoa berriro ireki zen, eta zerbitzu eta izapide mugatuak egin ziren, langileen erdiak baino gehiago osasun-isolamenduan zeudelako PCR probaren zain.

Era berean, bi bulegoak zorrotz garbitu dituzte.

Lanbidek egoera horrek sor ditzakeen eragozpenak deitoratu ditu.

Gasteizko Zaramagako bulegoan abuztuaren 21era arte bertan behera utzi dituzte hitzordu guztiak, eta Laudioko bulegoan 28ra arte.

Erabiltzaile guzti horiekin harremanetan jartzen ari gara bertan behera geratutako hitzorduak berrantolatzeko eta data berriak berresleitzeko.

Lanbidek sentitzen ditu gorabehera horrek sor ditzakeen eragozpenak, eta jakinarazi du, bere web-orriaren bidez, bi bulegoetako erabiltzaileek hurrengo zerbitzuak hauek egiten jarrai dezakete: