2020ko Arabako enplegu anezketak

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Euskal Enplegu Zerbitzua-Lanbidek,  Arabako Foru Aldundiarekin duen akordio baten bidez,  finantzatzen ditu enplegu anezketen proiektuak, AFAko Enplegu Saiak eta Santa Maria la Real Fundazioak bultzatzen dituztenak, 1 Laudioko udalerrian eta 2 Gasteizko udalerrian. 

Langabezian bazaude eta lan bila ari bazara, erdu Laudioko eta Gasteizko enplegu-anezketan parte hartzera. 

Zer da proiektu hori?

Xedea da Euskal Enplegu Zerbitzua-Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emandako 15 eta 20 pertsona langabeen arteko 3 lantaldeak  sortzea aipatutako udalerri bakoitzean, coach baten koordinaziopean, haien enplegagarritasuna hobetzeko eta elkarlanean lana aktiboki bilatzeko, hala besteren nola norbere konturakoa.

Zein jarduera egingo duzu anezkan?

  • Zure curriculuma eguneratzen ikasiko duzu eta benetako hautapen-prozesuetan entrenatuko zara, lan-elkarrizketen simulazioak eginez.
  • Komunikazioko eta marka pertsonaleko teknika berriak ezagutuko dituzu, lanpostu batera hobeto aurkeztu ahal izateko.
  • Interneten, enplegu-atarietan eta sare sozialetan enplegua bilatzeko erak indartuko dituzu, horiek guztiak behar bezala erabiltzeko tailerrekin
  • Elkarrekin, inguruneko enpresen jarraipena egingo duzue, eta enpresok bisitatu egingo dituzue zuen burua profesional gisa ezagutarazteko.
  • GUZTIZ DOAKOA

Inskripzioa

Izena eman anezken webgunean: 

GASTEIZ II: https://bit.ly/3lin37N

LAUDIO: https://bit.ly/37NPrL3  

edo bertaratuta, hiri bakoitzerako adierazitako bulegoetan eskaera aurkeztuz: 

Direcciones de contacto

  1. GASTEIZ
    • Ignacio Ellacuría udaltegia 
    • (Castro Urdiales kalea 12)
    • Telefonoa: 94 516 18 60
    • Ordutegia:  Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara.
  2. LAUDIO
    • Laudioko Udalaren Toki-garapenaren Agentzia
    •  ARZA eraikina (Hirugurutzeta kalea) 
    • TelefonoA: 94 403 49 80 /85
    • Ordutegia:  Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara