Online lan-eskaintzei alta emateko tresnaren diseinua eta erabilera

Lan-eskaintzak online argitaratzeko eta kudeatzeko funtzionalitate berriak eta hobekuntzak, bulegora joan beharrik gabe.

Alboko menuak aukera ematen du tresnako hainbat funtzionalitatera sartzeko. Funtzionalitate horiek, edonola ere, sarrera-profilaren arabera mugatuta egongo dira.

Alboko menuak aukera ematen du tresnako hainbat funtzionalitatera sartzeko. Funtzionalitate horiek, edonola ere, sarrera-profilaren arabera mugatuta egongo dira.

Enpresa moduan sartuz gero, zure datuak kontsultatu eta aldatu ahalko dituzu, bai eta profilak bilatu, eskaintza-eskariak erregistratu eta enpresa horrentzat egin diren eskari guztiak kudeatu ere, nornahik egin dituela ere.

Enpresa batek ahalordetutako pertsonak profilak bilatu, eskaintza-eskariak erregistratu eta enpresako eskaintzak kudeatu ahalko ditu.

Erantzukizunpeko adierazpen bidez jarduten dutenek eskaintzak bilatu eta eskatu ahal izango dituzte saioan zehar, bai eta beraiek sortutako eskaintzen bilaketak eta eskariak kudeatu ere (saio horretan nahiz hurrengoetan).