Nire lehen aldia Lanbiden

Ongi etorri Lanbide Enpresak gunera

Zure negozioa bultzatzeko abiapuntua. Urratsez urrats lagunduko dizugu zure eskura jartzen dizkizugun zerbitzu guztietatik etekin handiena atera dezazun.

Lehen aldia Lanbiden enpresa gisa.

Zure bidea hemen hasten da.

Lanbidek lagunduko dizu zure enpresak behar dituen profilak eta soluzioak aurkitzen:

1. Talentua zure neurrira. Argitaratu eskaintzak eta eskuratu bilatzen duzunari egokitutako profilak.
2. Prestakuntza zure beharretara. Indartu zure langileen gaitasunak merkatuari egokitutako ikastaroekin.
3. Aholkularitza espezializatua.Jaso laguntza hautaketan, kontratazioan eta pertsonalaren kudeaketan.
4. Laguntzak eta pizgarriak.Eskuratu erraz dirulaguntzak eta enplegurako laguntza-programak.
5. Hazteko tresnak.Erabili baliabide digitalak eta online zerbitzuak zure lehiakortasuna indartzeko.

Lanbideren prospektore batekin harremanetan jarri

Lanbideko prospektore batekin harremanetan jar zaitezke zalantzak argitzeko edo zure enpresari buruz kezkatzen zaituen gairen bat hobetzeko laguntza eskatzeko.

PROSPEKTORE batekin harremanetan jarri nahi dut

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa da, Eusko Jaurlaritzak sortua enpresei beren enplegu-premien kudeaketan laguntzeko.

Lanbide,más cerca

Zure lanpostu hutsetara egokitutako talentua aurkitzen, zure langileen prestakuntza bultzatzen eta kontratazioa sustatzeko laguntzak eta pizgarriak eskuratzen laguntzen dizugu. Laguntza integrala eta espezializatua eskaintzen dugu, zure enpresaren beharren araberako konponbideak diseinatuz, hazkundea eta lehiakortasuna errazteko.

Lanbidek enpresen eskura jartzen du zerbitzu multzo bat, enpleguaren eta prestakuntzaren kudeaketa errazteko:

• Lan-eskaintzak argitaratzea. Zure hutsuneak zabaldu eta hautagaitzak jaso.
• Kandidatuen bilaketa. Zure beharretara egokitutako profilak eskuratu.
• Hautaketan aholkularitza. Hautaketa eta kontratazio-prozesuetan laguntza.
• Enpresarako prestakuntza. Zure langileen gaitasuna hobetzeko programak.
• Laguntzak eta pizgarriak.Dirulaguntzei buruzko informazioa eta kudeaketa.
• Izapide digitalak. Zure zerbitzuak eta baliabideak modu errazean online kudeatzeko ataria.

Aholkularitza online eskatzeko, lan-eskaintzak argitaratzeko, profesionalak bilatzeko edo dirulaguntzak eskatzeko, zure enpresa bi modu hauetako batean identifikatu ahal izan behar duzu:

BakQ identifikazio elektronikoa (leiho berri batean irekitzen da)
Contrat@ aplikazioaren pasahitza

Zuri laguntzeko gaude hemen. Enpresek zuzeneko arretarako bi kanal dituzue: online kanala eta telefono-kanala.

Online arreta

• Gogoratu: Aurretiko hitzordua behar duzu bulego birtualarekin
• Arreta ordutegia: 8: 30etatik 14:00etara
• Udan (ekainetik irailera): 8: 30etatik 13:30etara

Telefono-kanala: 945 16 06 01

• Arreta ordutegia: 8:00etatik 19:00etara
• Uztaila eta abuztua: 8:00etatik 18:00etara

Lanbideren prospektore batekin harremanetan jarri

Lanbideko PROSPEKTORE batekin harremanetan jartzea nahi dut

Lanbiden enpresa gisa alta ematean, Euskal Enpleguaren Legeak (3/2023) aitortutako eskubideak dituzu, zure giza baliabideak eta kontratazio-prozesuak hobeto kudeatzen laguntzen dizutenak:

Bitartekotza- eta enplegu-zerbitzua

• Lan-eskaintzak biltzea eta kudeatzea.
• Eskaintzak zabaltzea.
• Eskatutako profilera hobekien egokitzen diren hautagaiak hautatzea eta proposatzea.

Enpresa eta erakunde enplegatzaileentzako aholkularitza-zerbitzua

• Kontratazioari buruzko laguntza eta kontrataziorako pizgarri eta laguntza ekonomikoei buruzko informazioa.
• Enpresa-beharrak, enplegukoak zein prestakuntzakoak, aztertzea eta identifikatzea.
• Europar Batasunaren esparruan eskaintzak zabaltzea Eures Sarearen bidez.
• Langile landunen kualifikaziorako laguntza jasotzea.
• Kontratazioaren komunikazioari buruzko aholkularitza.
• Birkokatzeko prozesuak diseinatzea eta gauzatzea.

Lanerako prestakuntza-zerbitzua: Batez ere langileei zuzenduta dagoen arren, legeak berariaz ezartzen du produkzio-sarearen eta enpresen beharrei ere erantzun behar diela, prestakuntza-eskaintza lan-merkatuak eskatzen dituen gaitasunetara egokituz.

Lan-merkatuari buruzko informazio aurreratua

• Enpleguaren egoera eta bilakaera.
• Eskari handiena duten lanbideak
• Kualifikazio- eta gaitasun-beharrak.
• Sektore eta lanbideen etorkizuneko proiekzioak.
• Giza baliabideen arloan enpresek erabakiak hartzeko informazio erabilgarria.

Informazio gehiago:15/2023 LEGEA, abenduaren 21ekoa, Enpleguari buruzkoa.

Badakigu hasiera orok zalantzak sortzen dituela. Lanbiden zurekin egon nahi dugu urrats bakoitzean.

Kontsultatu ohiko galderak.