Euskararen Eguna dela-eta, Lanbidek jakinarazten dizu helburu duela euskararen erabilera sustatzea herritarren eta administrazioaren arteko harremanetan.
Helburua lortzeko, baina, zure ekarpena ere ezinbestekoa da. Beraz, gonbidapena luzatzen dizugu Komunikazioen hizkuntza eremuan euskara hautatzeko. Hori eginez gero, informazioa EUS hutsean bidaliko dizugu (SMSak, alertak…).