MerkaLan 2025: parte-hartze nabarmena, lan-orientazioa ardatz hartuta osoa FICOBAn eta parte-hartze zifra nabarmenak
MerkaLan 2025: parte-hartze nabarmena, lan-orientazioa ardatz hartuta
Lanbideren Enplegu eta Prestakuntza Azokaren seigarren edizioak Europa Jauregia bete zuen, eta Euskadiko enplegu eta prestakuntzarekiko hitzordu nagusi gisa finkatu da
MerkaLan 2025ek (Lanbideren Enplegu eta Prestakuntza Azoka) arrakasta handia izan du. Europa Biltzar Jauregian (Vitoria-Gasteiz) egindako aurrez aurreko jardunaldian 1.265 pertsona bildu ziren, antolatutako jarduera eta hitzaldietan parte hartzeko aukera izan zutenak, eta 188 parte-hartzaile izan ziren inaugurazio-ekitaldian.
Aurten, “Orientatzea biharko talentua aktibatzea da” lelopean, Lanbideren azoka sendotu egin da enpresen, erakundeen eta herritarren arteko topagune estrategiko gisa, eta kalitatezko enplegua eta prestakuntza espezializatua sustatzeko helburua du. Gainera, aurtengo edizioak azpimarratu nahi izan du lan-orientazioaren garrantzia, tresna giltzarri gisa, zertarako eta ziurgabetasuna ekintza bihurtzeko eta etorkizuneko erronkei egokitutako enplegua sortzeko.
MerkaLan 2025ean aurkeztutako proposamenen kalitatea zein parte-hartzearen zifrak nabarmenak izan dira. Guztira, 150 enpresa eta erakundek parte hartu dute, aurrez aurre (95) edo birtualki (150; horietatik 55 soilik online). Enpresa horiek 858 lan-eskaintza argitaratu dituzte, eta azokaren hiru egunetan 5.472 hautagaitza erregistratu dira. Prestakuntza-eskaintzari dagokionez, 4.337 plaza argitaratu dira (240 ikastaro eta prestakuntza-programatan banatuta). Bestalde, plataforma birtualean 3.648 lagunek eman dute izena MerkaLanen azken egunera arte. Beraz, interes eta parte-hartze handia erakutsi dute modalitate honetan.
Denon ahaleginari esker (Lanbideko langileak, enpresa, erakunde eta instituzio parte-hartzaileak, zein azokan modu presentzialean edo birtualean parte hartu duten pertsonak), MerkaLan erreferente gisa finkatu da enpleguaren eta prestakuntzaren arloan, berriro ere itxaropenak gaindituta eta edizio gogoangarria lortuta.
MerkaLan 2025, zenbakitan
Enpresa, erakunde eta prestakuntza-zentro parte-hartzaileak, guztira: 150
— Enpresak: 126 · Erakundeak: 8 · Prestakuntza-zentroak: 16
— Stand kopurua (aurrez aurre): 95 · (birtualean soilik): 55
Lan-eskaintzak, guztira: 608
— Araba: 192 · Bizkaia: 259 · Gipuzkoa: 135 · Beste lurraldeak: 22
Lanpostuak, guztira: 1.320
Lanbide ezberdinen kopurua: 236
Prestakuntza-programak / ikastaroak: 240
Ikastaroetan eskainitako plazak: 4.337
![[eu] logo-ue](/images/weblan00-ES-EU-Europar-Batasunak-koninantzatua_POS.png)
![[eu] insta](/contenidos/informacion/lan_merkalan/es_def/images/ico-tg.png)