Lehen Aukera
Lehen Aukera izeneko programak neurri-sorta bat jasotzen du, 30 urtez azpiko pertsonen enplegarritasuna hobetzeko eta laneratzea sendotzeko, haien lehenengo esperientzia profesionalaren bitartez.
Lanbidek laguntzak eskaintzen dizkie enpresei, beren titulazioarekin lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabeak kontratatu ditzaten.
Lehen Aukera zenbakitan
13.970 €
gehieneko
dirulaguntza
107
atxikitako entitate
laguntzaileak
8,5 mill. €
programaren
diru-hornidura
Nola funtzionatzen du
Lehen Aukera programak?
1.
Hautagaia aukeratzea
Hautagaia aukeratuko da, eskaera aurkeztu aurretik.
2.
Kontratazioa
Hautatutako pertsona kontratatzea.
3.
Eskaera
Dirulaguntza-eskaera aurkeztea.
Kontratatu nahi dut
Eman talentu gaztea zure enpresaren kulturari, motibazio handia duten gazteak kontratatuz; lan-esperientziarik eduki ez arren, unibertsitate-prestakuntza, lanbide-prestakuntza edo profesionaltasun-ziurtagiria bermaturik dute.
Orain, errazagoa da belaunaldi-erreleboa prestatzea zure taldean. Informa zaitez.
Eskaera aurkezteko epea:
2023/12/31etik 2024/10/31ra.
Lan bila ari naiz
30 urte baino gutxiago badituzu, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egon behar duzu, zure datuak egunean direla, enpresaren batek zu kontratatuz Lehen Aukera programaz baliatu ahal izateko. Programako lan-eskaintzak Lanbideren web-orrian egongo dira, kontsultatzeko moduan, eta web-orrian bertan eman dezakezu izena.
Hautatua izateko lehentasuna izango duzu, Gazteentzako Berme Sisteman erregistratuta bazaude.
Erakunde laguntzailea
izan nahi dut
Erakunde laguntzaile izan daitezke unibertsitateak, lanbide-heziketako ikastetxe publikoak eta pribatu itunduak, bai eta ikastetxe horiek biltzen dituzten elkarteak ere.
Tramitea: Erakunde kolaboratzaile izateko onarpen-eskabidea
Eskaera aurkezteko epea: 2023eko abenduaren 29tik 2024eko uztailaren 31ra.
Tramitea: Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea erakunde laguntzaileentzako diru-laguntzarako
Eskaera aurkezteko epea: 2024eko azaroaren 1etik 15era.