Lehen Aukera - Ohiko galderak
Gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko laguntza-programa da.
Programak bi kontratazio-modalitate laguntzen ditu diruz:
• mugagabea
• praktika profesionala lortzeko prestakuntza-kontratuak
Hauek dira kontratatu beharreko pertsonen baldintzak:
• 30 urtetik beherakoa izatea
• langabezian egotea
• bere tituluarekin zerikusia duten enpleguetan aldez aurretik lan-esperientziarik ez izatea edo gutxi izatea
Kontratuak Euskal Autonomia Erkidegoan edo bertan kokatutako lantokian egoitza soziala eta fiskala duten enpresek egin behar dituzte, (enpresa pribatuak, edozein forma juridiko dutela ere; banako enpresaburuak; ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak; elkarteak eta fundazioak).
Ordena honi jarraitu behar diozu:
- Hautagaia hautatzea
- Kontratazioa
- Eskabidea bide telematiko hutsez betetzea, 2025eko urriaren 31 baino lehen.
Bi bide daude. Kontuan izan baldintzak ez direla berdinak: zer bide aukeratu, halako baldintzak.
1- Enpresak zuzenean hautatzea
Oso bide espezifikoa da, eta baldintza guzti-guztiak bete behar dira:
• Kontratuak mugagabea edo prestakuntzakoa izan behar du, 12 hilabeteko lanbide-praktika lortzeko.
• Hautagaiak Gazte Bermearen Sisteman hasi aurreko egunean izena emanda egon behar du.
• Kontratazioa honako prestakuntza-aldi hauetako bat amaitu bada egingo da:
a) Lanbide Heziketako titulu bat lortzeko prestakuntza duala (erdi-mailako edo goi-mailako heziketa-zikloak).
b) Eusko Jaurlaritzaren laguntza-programaren bateko bekak, Lanbide Heziketako titulazio bat lortzeko edo unibertsitate-esparrutik lan-esparrurako trantsizio gisa. 2024- 2025 ikasturtean egin behar dira. Kontratatu beharreko pertsonak 2024tik aurrera lortu behar du titulazioa.
Bi kasuetan, kontratua egin aurretik, enpresak kontratua egiteko asmoa jakinarazi behar dio ikasketak amaitu dituen prestakuntza-zentroari.
-Prestakuntza-zentroak Lanbideren erakunde laguntzailea izan behar du trantsizio-prozesua kudeatzeko eta haren jarraipena egiteko, hautagaiak deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituela egiaztatzeko, curriculuma eguneratzeko eta Lanbideren datu-basean.
2- Eskaintza orokorra kudeatzea
• Ez da beharrezkoa Gazteen Bermearen Sistema Nazionalean izena emanda egotea.
• Kontratu mugagabea egin daiteke edo praktika profesionala lortzeko prestakuntza-kontratua ere bai, eta kasu horretan 6 hilabetekoa izan daiteke.
Lehen Aukera eskaintza kudeatzeko eskaera egingo da Lanbideren edo Lanbideren erakunde laguntzailearen edozein bulegotan, eskaintza kudeatzeko.
Enpresek, aldez aurretik hautagai bat badute, eskaintza eskatzeko unean adierazi beharko dute. Eta deialdiaren betekizunetara egokitzen bada, curriculum vitaea gainerako pertsonekin bidaliko da, jaso ondoren kontratua formalizatu ahal izan dezan.
Hautagaiak edo hautagaiek curriculum vitaea eguneratuta izan beharko dute Lanbiden aldez aurretik. Oraindik titulu akademikorik ez badute, titulua lortzeko tasak ordaindu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko dute.
Esteka honen bidez, Lanbideren bulegoak eta lurralde historiko bakoitzeko zentro laguntzaileak kontsulta daitezke Lanbideren webgunean: www.lanbide.euskadi.eus
Esperientzia gutxitzat jotzen da diruz lagundu beharreko titulazioarekin zerikusia duten lanbideetan 6 hilabete baino gehiagoko esperientzia ez izatea.
Zenbaketa horretan ez dira kontuan hartzen ikas-ekinezko prestakuntza-kontratuen esperientzia, curriculumeko edo curriculumetik kanpoko praktikak, prestakuntza-bekak edo lan-bizitzako kontratu mota hutsik duten beste batzuk.
Bai, baina kontratu mugagabearen bidez eta aldez aurretik diruz lagundutako enpresa ez den beste batek bakarrik.
Ez, honako kasu hauetan: probaldia ez gainditzea, lana borondatez uztea, bidezkotzat jotako kaleratzea edo kontratatutako pertsonaren heriotza edo baliaezintasuna.
Halakorik gertatuz gero, 7 eguneko epean jakinarazi behar da, dirulaguntzaren zenbatekoa benetan egindako aldera egokitzeko.
Arrazoia aipatutakoez bestelakoa bada, jasotako zenbatekoa gehi berandutze-interesak itzuli beharko dira (diruaren legezko interesa gehi % 25).
Kontratu mugagabeen kasuan, eskatzen den gutxieneko iraupena 24 hilabetekoa da.
Kontratua epe hori baino lehen azkentzen bada, azkentzeko arrazoiaren araberakoa izango da. Aurreko galderaren lehen paragrafoan jasotako kasu batengatik bada, dirulaguntza benetako aldira egokituko litzateke, eta bestelakoa balitz, jasotakoa itzultzeko espedientea irekiko litzateke.
Bai, kontratatutako pertsona bakoitzeko eskabide bat bide telematikoz aurkeztuz. Kontratazio bat, eskaera bat.
- Lizentziak, ingeniaritza eta arkitektura tituluak edo masterrak (Bolonia plana):1. taldea .
- Diplomak, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo graduak (Bolonia plana): 2. taldea.
- Goi-mailako heziketa-zikloak (LHII); 3., 5. edo 8. taldea.
- Erdi-mailako heziketa-zikloak (LHI) eta profesionaltasun-ziurtagiriak, 7.an edo 9. taldean.
Minimis araubidearen mende daude edozein administrazio publikok (estatukoa, autonomikoa edo tokikoa) emandako laguntza guztiak, baldin eta deialdian hala jasota badago.
Urteko gutxieneko soldata gordina, kontratatuaren titulazio akademikoaren arabera
• Gradua edo masterra (Bolonia plana): 21.200,00 euro.
• Goi-mailako heziketa-zikloa: 18.200,00 euro.
• Erdi-mailako heziketa-zikloa edo profesionaltasun-ziurtagiria: indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldata: 16.576,00 euro.
Titulazioaren eta kontratazio-modalitatearen araberako dirulaguntza (praktika profesionala lortzeko prestakuntza)
12 hilabete baino gutxiago - 12 hilabete – mugagabea.
- Gradua edo Masterra (Bolonia plana): 5.300,00 €- 8.480,00 €- 12.700,00 €
- Goi-mailako prestakuntza-zikloa: 4.550,00 €- 7.280,00 €- 10.900,00 €
- Erdi mailako heziketa-zikloa/ Profesionaltasun Ziurtagiria: 3.500,00 €- 5.600,00 €- 8.400,00 €
Kontratatuak emakumeak badira, % 10 gehiago.
Urteko soldata gordinaren eta dirulaguntzaren zenbatekoak lanaldi osoko kontratazioari dagozkio, lanaldi partzialeko kontratazioa bada, eta inoiz ez %70etik beherakoa, lanaldiaren ehunekoaren arabera hainbanatuko dira.
Laguntza hauek bateraezinak dira kontratazio honengatik emandako beste edozein dirulaguntzarekin, Gizarte Segurantzako kotizazioen hobariekin edo kuoten murrizketekin izan ezik.
Epe bakarra dago. 2025eko urriaren 31 barne, eta hiru urratsak egin behar dira (hurrenkera honetan: lehena, hautagaia hautatzea; bigarren, kontratazioa; eta hirugarrena, eskaera telematikoki aurkeztea). Deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera dago (2024ko abenduaren 27an argitaratu zen, eta 2024ko abenduaren 30etik (astelehena) aurrera dago indarrean).




