Langilea ordezkatzeko kontratuei buruzko galderak
2022ko otsailean, bitartekotasun-kontratua egin ahal da, hots, 32/2021 ELDren erreforma aurreko Langileen Estatutuaren 15.1 c) artikuluan araututakoa, oraindik indarrean baitago.
2022-03-31tik, lanpostua erreserbatuta langile bat ordezkatzeko kontratuaren araudia aldatu egingo da. Zehazki, 32/2021 ELDren bidez erreformatutako Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan handituko da haren araudia. Data horretatik aurrera, iraupen mugatuko kontratuaren modalitatea aplikatuko da, lanpostua gordetzeko eskubidearekin langile bat ordezkatzen denerako.
Data horretatik aurrera, ekoizpenaren ziozko inguruabarrengatiko iraupen mugatuko kontratu bat egin beharko da. Urteko oporrak enplegu egonkorrean behin-behineko desoreka sortzen duten eta aldi baterako kontratazioa justifikatzen duten gorabeheren artean sartzen dira.
Lan-erreformak kontratu-modalitate berriak zehaztu baino ez dituenez egiten, beharrezkoa izango da pizgarriak kontrataziora egokitu arte itxarotea amatasunaren ziozko kontratuen hobariak ezagutzeko.
Oraindik ez da zehaztu zeintzuk izango diren kasuan kasu aplikatu daitezkeen hobariak. Pizgarri berriak ezagutzeko, beharrezkoa izango da gaur egun dauden hobariak egokitzea.