Zer eskaintzen dizugu?
Hau aurkituko duzu gure bulegoetan eta zentro laguntzaileetan:
Enplegu eskatzaileentzat:
- Informazioa. Zure lanbideari eta lan-merkatuari buruzkoa, bibliografia baliagarria, prestakuntza-eskaintza... lana bilatzen lagungarri izango zaizun guztia.
- Orientazioa. Elkarrizketa baten bidez orientantzen zaitugu eta enplegurako ibilbideari ekiten laguntzen dizugu; zure helburu profesionalak zeintzuk diren eta nola lortu behar dituzun ezagutuz, "Lana bilatzeko zure plan pertsonala" zehazten dugu.
- Bitartekaritza. Gure enplegu-zerbitzuak kudeatzen dituen lan-eskaintza eta hautapen-prozesu guzti-guztiak eskueran dituzu.
- Prestakuntza. Enplegua lortzeko zure aukerak hobetzeko eta zure gaitasun profesionalak aregoatzeko.
- Autoenplegurako laguntza. Zure enpresa sortzeko behar duzun aholkularitza.
- Enplegurako laguntzak. Laneko eta etxeko eginkizunak onez bateratzen laguntzeko.
- Zeinu-mintzairaren interpretazio-zerbitzua, entzuteko desgaitasuna duten pertsonentzat: Lanbidek zerbitzu berezia eskaintzen die entzuteko desgaitasuna duten pertsonei, Lanbiderekin harremanetan jartzeko edota bulegoetan egin beharreko izapideetarako zeinu-mintzairaren interpretazio-zerbitzua behar badute.
Zerbitzu hori, Lanbideren bulegoetan eska daiteke edota Federación de Asociaciones de Sordos del Pais Vasco - Euskal Gorrak erakundearen bitartez.
Enpresentzat:
- Informazioa: laguntza, diru-laguntza, legeria, lan-merkatuaren egoera, argitalpen eta azterlanei buruzkoa.
- Bitartekaritza: lan-postuak betetzeko pertsonarik egokienen bilaketa kudeaturik.
- Aholkularitza eta laguntzen eta diru-laguntzen izapideak. Arlo guztietako laguntza motatan: kontrataziorako; prestakuntzarako; enpresa-egitura berriak sortzeko; plantilla berritzeko; lan-denbora banatzeko; etxeko eta laneko eginkizunak onez bateratzeko.