Lanbidek Telegram-kanala estreinatu du

Bat egin Lanbideko Telegram taldearekin eta jaso zure mugikorrean enplegu-eskaintzei, prestakuntza-ikastaroei eta dirulaguntzei buruzko berritasunak.

Lanbideko Telegram

Telegram-kontua baduzu, Lanbideri jarrai diezaiokezu kanal berri honetan. Telegram bidez, enplegu-eskaintza berriei buruzko nobedadeak, zure intereseko prestakuntza-ikastaroak edo laguntza eta dirulaguntza berriei buruzko berriak jasoko dituzu.

Profil berri hori irekitzearekin batera, Lanbidek herritarrekiko komunikazio-bideak zabaldu ditu.

Gainera, enplegu eta prestakuntza munduko nobedadeei buruz jarraituko dugu argitaratzen gure gainerako sareen bitartez:

Azken aldaketako data: