Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzak
Enpresari dagokiona
Hirugarren Interesduna – Datuen Alta.
Kotizazio-agiria: RNT-langileen zerrenda nominala.
Ordezkatutako langileari dagokiona
Lan kontratuaren kopia.
Diru-laguntza jaso behar duen kontratazioa oinarritu duen eszedentzia edo lanaldi-murrizketa egiaztatzen duen agiria.
Familia liburua edo ezinduen ziurtagiria.
Kontratatutako langileari dagokiona
Lan-kontratuaren kopia.
a) Laguntza estreinakoz eskatzen bada:
- Erakunde eskatzaileak hirugarrenen erregistroan alta ematea. Alta hori elektronikoki izapidetu beharko da egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen zerbitzuaren bidez.
- RLC Kotizazioen Likidazio Ordainagirien eta RNT Langileen Zerrenda Nominalaren kopia, non zehaztuko baita zein pertsona kontratatu den eskatutako aldian.
- Ordeztu beharreko pertsonaren lan-zerbitzu publikoan erregistratutako kontratuaren kopia. Kooperatiba-sozietateen kasuan, bazkide langilearen edo lan-bazkidearen kontratuaren kopia.
- Dirulaguntza jaso behar duen kontratazioa oinarritu duen eszedentzia edo lanaldi-murrizketa egiaztatzen duen agiria, eskubide horietaz baliatu den pertsonari buruzko honako datu hauek jasotzen dituena:
- Eszedentziarako edo lanaldi-murrizketarako eskubidea eragin duen subjektuaren identifikazioa, ahaidetasuna adierazita.
- Eszedentzia- edo murrizketa-egoeraren arrazoia identifikatzea: adingabea zaintzea edo mendeko senidea edo gaixotasun larria duen senidea zaintzea.
- Zenbat denbora iraungo duen egoera horrek, haren historia zehaztuta, eta datu hauek adierazita: noiz hasi zen, luzapenik edo etenaldirik izan zuen, eta berriz hasi ote zen.
- Zer lanaldi egiten zuen une horretara arte, eta lanaldi horrek zer proportzio zuen lanaldi osoarekiko, aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboaren arabera.
- Lanaldi-murrizketaren kasuan, zein den murrizketaren ehunekoa ordura arte egiten zuen lanaldiaren aldean.
- Lanpostua gordetzeko edo ohiko lanaldira itzultzeko bermea.
- Eszedentzia edo lanaldi-murrizketa izateko eskubidea ematen duen pertsonaren ahaidetasuna egiaztatzen duen dokumentua, zeinaren falta bete nahi baita kontratazioarekin; kontuan hartu behar da eszedentzia-egoeran, hala badagokio, jaiotza berri batek eskubide berri bat sortarazten duela eta aurreko eskubidea iraungitzen.
- Hala badagokio, gaixotasun larriaren ziurtagiri medikoa edo eszedentzia edo murrizketa eragin duen subjektuaren mendekotasun-ziurtagiria.
- Besteren kontura lan egiten duten langileen ordezkapenaren kasuan, eszedentzia edo lanaldi-murrizketa hartzen duen langilea ordezkatzeko Enpleguko Zerbitzu Publikoan erregistratutako kontratuaren kopia. Kooperatiba-elkarteen kasuan, langile-bazkidearen edo lan-bazkidearen iraupen mugatuko kontratuaren kopia.
- 164/2019 Dekretuaren 38.2 artikuluan aurreikusitako lanaldi-luzatzeen kasuan, egiaztatu beharko da aurretik lanaldi partzialeko kontratazioa zegoela eta kontratua aldatu dela ordezkapena egiteko helburuarekin.
- Lanaldi-murrizketa hartu duen pertsonak, murrizketa horren ehunekoa aldatzen badu, aldaketa hori egiaztatzen duen dokumentazio aurkeztu beharko du; halaber, kontratua aldatu bada kontratatutako pertsonaren eta ordezkatuaren lanaldien ehunekoak parekatzeko, dirulaguntza eskatzeko xede den ordezkatutako pertsonaren kontratuaren aldaketaren kopia aurkeztu beharko da.
- Eszedentzia edo lanaldi-murrizketa betetzeko kontratatutako langilea baja izan bada enpresan, kontratua amaitu delako edo beste edozein arrazoi dela medio, baja-aitorpenari buruzko Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren ebazpena erantsi beharko da.
- Eskabidearen sinatzaileak duen ordezkaritza egiaztatzeko agiria, baldin eta inskribatuta ez badago Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ordezkarien erregistro elektronikoan.
b) Jarraitzeko eskaerak:
- RLC Kotizazioen Likidazio Ordainagirien eta RNT Langileen Zerrenda Nominalaren kopia, non zehaztuko baita zein pertsona kontratatu den eskatutako aldian.
- Langileak lanaldi-murrizketaren ehunekoa aldatu badu, aldaketa hori egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da, bai eta diru-laguntza eskatzen duen ordezkoaren kontratuaren aldaketaren kopia ere, baldin eta kontratua aldatu bada kontratatutako pertsonaren eta ordezkoaren arteko lanaldi-ehunekoak parekatzeko.
- Eszedentzia edo lanaldi-murrizketa betetzeko kontratatutako langilea baja izan bada enpresan, kontratua amaitu delako edo beste edozein arrazoi dela medio, baja-aitorpenari buruzko Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren ebazpena erantsi beharko da.
- Hasieran aurkeztutako eskabideari dagokionez izandako edozein aldaketaren egiaztagiria (eszedentzia edo murrizketa, jakinarazpenetarako helbide-aldaketa, izen-aldaketa, kontu-zenbakiaren aldaketa eta abar).
- Eskabidearen sinatzaileak duen ordezkaritza egiaztatzeko agiria, baldin eta inskribatuta ez badago Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ordezkarien erregistro elektronikoan.
Ordezte-kontratuek 59 egun (gutxienez) eta sei hilabete arteko iraupena dutenean, hiru hilabeteko epea egongo da eskaera aurkezteko kontratua iraungitzen denetik hasita.
Ordezte-kontratuek sei hilabetetik gorako iraupen jarraitua badute, eskaera bat aurkeztuko da kontratua indarrean dagoen seihileko bakoitzagatik, kontratuaren mugaegunetik hiru hilabeteko epean. Kontratua behar baino lehenago iraungitzen bada, iraungitze-dataren ondorengo hiru hilabeteen barruan aurkeztuko da diru-laguntzaren eskaera.
Ordezte-kontratuaren azken aldiaren iraupena sei hilabetetik beherakoa bada, edo kontratua iraungitzen bada, kontratua amaitzen denetik hiru hilabeteko epea utziko da eskaera aurkezteko.
Bitarteko lan-kontratua, 410 eredua (lanaldi osoa) eta 510 eredua (lanaldi partziala) erabiliko dira beti.
Hasiera batean lanaldi partzialeko kontratu bat egin eta, ondoren, kontratatu den langilearen lanaldia zabalduko balitz, kontratuaren xedea den murrizketa estaltzeko, lanaldia zabaldu dela jakinaraziko da eta diru-laguntzaren eskaerarekin batera egoera ziurtatzen duen dokumentazioa aurkeztuko da.
Kontratazio berri bat denez, lehen aldiz kontratatzen den kasuetan aurkeztu beharreko dokumentazioa aurkeztuko da, hau da, 1.a) puntuan adierazten dena.
Hasierako eskaera denean, ordezkapena egiten duen pertsonaren kontratuaren hasiera-data hartu behar da kontuan.
Jarraitzeko eskabideen kasuan, hasiera-data eskatutako azken seihilekoa amaitu eta hurrengo eguna izango da, edo, hala badagokio, aurreko aldiko eskaerarik egin ez bada, eskatzea legokiokeena.
Eskatu beharreko aldiaren amaiera-data kontratazioak jarraitzen duenean 6 hilabete natural igarotzeagatik dagokiona izango da (gutxienez 180 egun), edo kontratuaren amaiera-data, hura lehenagokoa bada.
Hileroko tarte bakoitzeko lerro bat osatu beharko da, noiztik eta noiz arte, eskatu beharreko hileroko bakoitzean. Gehienez 6 hilabete eskatu ahal izango direnez, gehienez 7 lerro osatu ahal izango dira.
Adibidez: kontratazioaren hasiera 2021/03/18
Noiztik: | Noiz arte: |
2021/03/18 | 2021/03/31 |
2021/04/01 | 2021/04/30 |
2021/05/01 | 2021/05/31 |
2021/06/01 | 2021/06/30 |
2021/07/01 | 2021/07/31 |
2021/08/01 | 2021/08/31 |
2021/09/01 | 2021/09/31 |
Seihileko jakin bat aurkezten ez bada edo horri ezezkoa eman bazaio, ezin izango da seihileko hori berriro eskatu, ezta seihileko horren zati bat ere.
Eskaera bat beteko da ordezkatzen den pertsona bakoitzagatik, bai hasierako eskaeran bai ondorengoetan.