Eremu maskulinizatu eta feminizatuetako emakume eta gizon langabeei kontratazio-konpromisoa dakarren prestakuntza emateko eta kontratazioak egiteko eta prestakuntza emateko proiektuetara bideratutako dirulaguntzetarako deialdia (Morrokotudak).
Zein da deialdi honen helburua?
Deialdiak, langabeentzat eta, hurrenez hurren, eremu maskulinizatuetan eta feminizatuetan dauden emakume eta gizon langabeentzat kontratatzeko konpromisoa duten prestakuntza-ekintzak (Morrokotudak) diruz laguntzan ditu, bai eta azken prestakuntza-ekintza horietatik eratorritako lan-kontratuak ere.
- Kontratatzeko konpromisoa duten prestakuntza-ekintzetarako laguntzei dagokienez, honako hauek izan daitezke onuradunak:
- Prestakuntza jaso duten pertsonak zuzenean kontratatuko dituzten eta lantokia Euskal Autonomia Erkidegoan duten enpresa pribatuak, edozein forma juridiko dutelarik ere. Baztertuta geratuko dira aldi baterako laneko enpresak, outsourcing jarduerako enpresak eta langileen zerbitzu anitzeko enpresak, bai eta edozein enpresa publiko ere.
- Prestakuntza-erakunde pribatu edo publikoak, egiaztatuak eta/edo Prestakuntza Erakundeen Erregistroan inskribatuak.
- Morrokotudak prestakuntza-ekintzen ikasleekin formalizatutako lan-kontratuak finantzatzeko laguntzei dagokionez:
- Morrokotudak prestakuntza-ekintzetako ikasleak kontratatzen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoan lantokia duten enpresa pribatuak izango dira onuradun, izan pertsona fisiko edo juridiko. Ezin izango dira onuradun izan, bestalde, administrazio publikoak eta erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sektore publikoa osatzen duten gainerako erakundeak, ez eta enplegurako aldi baterako lan-enpresak, outsourcing jarduerako enpresak eta langileen zerbitzu anitzeko enpresak ere.
Diruz lagun daitezkeen kontratuen ezaugarriak:
- Modalitatea: edozein, ikas-ekinezko prestakuntzako kontratuak eta merkataritzako kontratuak izan ezik.
- Iraupena: lanaldiak beti osoa izan beharko du, eta etenik gabeko 6 hilabeteko gutxieneko iraupena izango du.
- Kontratazioa irakatsitako prestakuntza-espezialitatearekin zerikusia duen langintza eta maila batean egin beharko da.
Diru-laguntzaren zenbatekoa:
- Gizarte Segurantzaren kotizazioan hobaririk edo murrizketarik ez duten kontratuen kasuan: 8.000 € lanaldi osoko 6 hilabeteko kontratu bakoitzeko.
- Gizarte Segurantzaren kotizazioan hobaria edo murrizketa duten kontratuen kasuan: 6.650 € lanaldi osoko 6 hilabeteko kontratu bakoitzeko.
Lan-kontratuetarako (Morrokotudak) eskabideak aurkezteko epea: hilabete bat, lan-kontratua hasi eta hurrengo egunetik aurrera.
Nola eska dezake enpresak diru-laguntza hori?
Garrantzitsua: webguneko atal hau enpresak berak edo prestakuntza-erakunde batek emandako (Morrokotudak) prestakuntza-ekintza amaitu duten parte-hartzaileak kontratatzeagatik diru-laguntza eskatu behar duten enpresentzat baino ez da.
Lanbideren LAN-F prestakuntza-aplikazioaren bidez kudeatzen dira eremu maskulinizatu eta feminizatuetako emakume eta gizon langabeei kontratazio-konpromisoa dakarren prestakuntza emateko eta kontratazioak egiteko eta prestakuntza emateko proiektuetara bideratutako dirulaguntzetarako (Morrokotudak) deialdiari dagozkion diru-laguntzak.
Deialdi honi dagokion kudeaketa oro aplikazio honen bidez egingo da; beraz, enpresa sisteman erregistratu beharko da, Lanbidek gako batzuk eman diezazkion, eta, horrela, dagozkion jarduerak LAN-F aplikazioaren bidez eskuratu eta kudeatu ahal izateko.
- pausua: Nola erregistratu behar duen enpresak sisteman
Sisteman sartzean pantailaren agertzen diren datu guztiak bete behar dira. Gainera, honako fitxategiak erantsi behar dira.
- Erabiltzailearen NANaren fotokopia
- Enpresaren NIFaren txartelaren fotokopia
- Ordezkaritza-ahalordea edo baimena, enpresaren bidez jardun ahal izateko
Erabiltzaileak, behin alta eman eta gero, aldez aurretik formularion bertan eman duen posta elektronikoan, pasa hitza jasoko du.
- pausua: Sisteman sartu- Dirulaguntza eskatu
Sisteman sartzean hasierako pantailan, erabiltzaileak enpresaren NIFa, edo dokumentuaren zenbakia eta pasahitza idatzi behar du.
Aplikazioan, eremu maskulinizatu eta feminizatuetako emakume eta gizon langabeei kontratazio-konpromisoa dakarren prestakuntza emateko eta kontratazioak egiteko eta prestakuntza emateko proiektuetara bideratutako dirulaguntzetarako deialdia (Morrokotudak), kudeaketari dagozkion eskaerak eta jarduerak egin ahal izango dira.