Kontratak, azpi-kontratak edo administrazio-emakidei buruzko ohiko galderak

Ez, azpi-kontratek ez dute justifikatzen aldi baterako kontratazioa. Ekoizpenaren ziozko inguruabarrengatiko aldi baterako kontratu berriak, 2022-03-30etik aurrera indarrean denak, behin-behinekotasuna justifikatzen duten arrazoien artetik kanpo uzten ditu enpresaren ohiko jarduera osatzen duten kontratak, azpi-kontratak edo administrazio-emakidak.

Enpresa horiek lan-erreformaren osteko egoera berrira egokitu beharko dira. Horrenbestez, kontratazio mugagabea edo finko etena aukeratu ahal izango dute, edo, 2022-03-30etik aurrera aldi baterako azpi-kontratazioa ahalbidetzen duten inguruabar zehatzak badaude, kontratazio mugatuko modalitate berriren bat aukeratu ahal izango dute (ekoizpenaren ziozko inguruabarrak edo langilearen ordezkapena).