Lanbideren enplegu-zentroak
Enplegu-zentroetan hau duzu eskueran:
- Lana bilatzeko baliabideei buruzko autokontsulta-tresnak.
- Lan-merkatuaren informazioa bilatzeko baliabideak.
- Bibliografia, argitalpenak, liburuak, eguneko prentsa, aldizkari ofizialak, prestakuntzan eta enpleguan espezializaturiko aldizkariak.
- Enpleguari eta prestakuntzari buruzko informazio guztia eskuratzeko ekipamendu teknologikoa. Internetera konektaturiko ordenagailuak.
- Eta lan-munduratzeko ibilbidean lagun izango duzun orientatzaile baten laguntza izango duzu.