Esperientzia aitortzea
Lanbide esperientzia zabala lan-arlo batean izanez gero, eta horrekin lotutako egiaztatze agiria ez izanda, lanbide konpetentziak ebaluatu eta egiaztatzeko prozedura baten bidez lor dezakezu.
Lan-esperientziaren bitartez eta/edo prestakuntzako bide ez-formalen bitartez eskuratu diren konpetentzia profesionalak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura
Eskakizunak
- Espainiar nazionalitatea izatea, Europako Erkidegoko herritartasunaren erregistro-ziurtagiria edo Europar Batasuneko herritarraren senitartekoaren txartela lortu izana, edo Espainian bizilekua izateko baimena edo bizilekua izateko eta lan egiteko baimena indarrean izatea, atzerritartasunari eta immigrazioari buruzko Espainiako araudian ezarritako terminoetan.
- 18 urte beteak izatea, aurrez izena emateko eskabidea egitean, 1. mailako kualifikazioei dagozkien konpetentzia-unitateen kasuan; eta 20 urte, 2. eta 3. mailakoen kasuan.
- Egiaztatu nahi diren konpetentzia-unitateekin lotutako lan-esperientzia edo prestakuntza ez-formala justifikatzea, deialdiaren aurreko 10 urtekoak:
- Lan-esperientziari dagokionez, gutxienez 3 urte justifikatu behar dira, eta, guztira, lan egindako 2.000 ordu gutxienez, 2. eta 3. mailetako konpetentzia-unitateetan; 1. mailakoetan, berriz, 2 urteko lan-esperientzia, eta, guztira, lan egindako 1.200 ordu gutxienez.
- Prestakuntza ez-formalari dagokionez, I. eranskinean zehaztuta dago konpetentzia-unitate bakoitzean eskatzen den prestakuntzako gutxieneko ordu-kopurua; nolanahi ere, 2. eta 3. mailetako konpetentzia-unitateetan, 300 ordutik gorakoak badira, gutxienez 300 ordu eskatuko dira, eta, 1. mailakoetan, 200 ordutik gorakoak badira, 200 ordu, gutxienez.
- Ezin izango dute deialdi honetan parte hartu egoera hauetako batean daudenek:
- Lanbide Heziketako titulu bat edo profesionaltasun-ziurtagiri bat izatea, deialdi honen xede diren konpetentzia-unitateak barnean hartzen dituena.
- Konpetentzia-unitate guztiak egiaztatuak izatea.