Enpresak Lan-Eskaintzak

Doako zerbitzua da. Online egin dezakezu, elektronikoki identifikatuz, edo, bide hori erabili ezin baduzu, posta elektronikoz bidal dezakezu eskaintza aukeratutako bulegora edo erakunde laguntzailera. Horretarako, "Lan-eskaintzen eskaera ereduak" erabili behar dituzu.

Era berean, inprimaki hori entregatu ahal izango duzu Lanbideko edozein bulegotan hitzordua eskatuta edo eskaintzak kudeatzeko erakunde laguntzailetan.

Eskaintza-eskabidea enpresak bete, sinatu eta zigilatu beharko du, eta posta elektronikoz bidaliz gero, enpresaren helbide korporatibo batetik bidali beharko da.

Datu-basean lanbide guztietako profil profesionalak daude, lizentziadunetatik peoietara eta langabezian dauden pertsonetatik zein landunetatik.

Horretarako baimena eman duten Lanbiden erregistratutako enplegu-eskatzaileen profil profesionalak (datu pertsonalik gabeko CVak) kontsultatu ahalko dituzu, nahiz eta zure premiak betetzeko pertsona gehiago izan ditzakegun eskura.

Interesatzen zaizkizun profilak hautatu ondoren, enplegu-eskaintzarako eskaera bat sortu ahal izango duzu, eta bertan sartuko dira automatikoki hautagai gisa hautatu dituzun CVak (datu pertsonalak barne), eskaintzarako erabilgarri daudela egiaztatu ondoren. Eskaintza sortzean, zehaztutako baldintzak betetzen dituzten beste kandidatura batzuk gehituko ditugu.

Bidalitako hautagaitzei erantzun behar diezu: egokiak ote diren, profila betetzen ez dutela, eta abar adierazi behar diezu.

Gure zerbitzuan identifikatuta eta eskaintza horretan sartuta, prozesu osoa kudeatu ahal izango duzu: profilak kontsultatu, eskaintzaren alta eskatu, bidaltzen dizkizugun CVetan sartu eta hautaketa-prozesuaren emaitza jakinarazi.