Enplegurako orientazio eta aktibazioko politikak, krisi garaian 2015eko uda-ikastaroak
Enplegua izan da historikoki, gutxienez gizarte modernoan, gizarteratzeko bitarteko sozial funtsezkoa eta oinarrizkoa, eta, gizonen artean behinik behin, oso zaila izan da enplegua eta lana bereiztea; emakumeen artean horren faltak gaur egun ekonomia feministaren ikuspegitik biziaren ugalketaren kostu ekonomikotzat planteatzen den horri kasurik ez egitea ekarri du.
Nolanahi, bereizketa hau gako bihurtzen ari den garai honetan, litekeena da baita ere, teoriko gailen batzuek dagoeneko esaten dutenaren arabera, gizarte poslaboralerako bideari ekinda egotea dagoeneko, zeinetan enpleguaren gainbeherak integraziorako oztopoa besterik ekartzen ez duen eta egiturazko bazterkeria saihestu ezina. Elkarrekin hain sakon lotuta dauden arazo hauen guztien zirriborroan, hainbat proposamen sortu dira zeinak hasiera batean behintzat interes kontrajarriak biltzen dituena (patronala, hirugarren sektorea, enplegurako erakunde publikoak), nahiz eta, sakonean, dilema eta ezinezko harremanak agertzen dituztenak.
Hala, bada, litekeena al da enplegurako orientazio eraginkorra, etazer modelotakoa eta zenbateko eraginkorra, kontuan hartuta lan-prekarietaterantz goazela? bateragarriak al dira prekaritatea eta inklusio aktiboa? Gizarte berria, hortaz, enplegu-eredu berria?.