Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritza
- Titularra: Eugenio Jimenez Ibaez
- Agintaldia: XIII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Hezkuntza > Hezkuntza Sailburuordetza
ARLOAK / EGINKIZUNAK
16. artikulua.– Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritza.
Saileko zuzendaritzen egiteko orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzari, betiere Hezkuntza Politiketako Sailburuordetzari dagozkion eskumenen eremuan:
- Ikastetxe publikoen sarea antolatzea eta planifikatzea, eta ikasleen prestakuntza-ibilbideak diseinatzea, irakaskuntza-maila eta -etapa guztietako ikastetxeen arteko atxikipenen bidez.
- Ikasturte bakoitzean, ikastetxe publikoen eta itunpeko ikastetxe pribatuen hezkuntza-eskaintza planifikatzea, eta hezkuntza-etapa edo -maila bakoitzeko maila eta modalitate bakoitzean ikastetxe bakoitzak gehienez zenbat ikasle eta talde onar dezakeen zehaztea.
- Goi-mailakoak ez diren irakaskuntzetako unitate eta ikastetxe pribatuak baimentzeko eta baimen horiek aldatu eta azkentzeko prozedurak hasi eta izapidetzea, bai eta emandako baimenen betekizunei eusten zaiela gainbegiratzea ere.
- Goi-mailakoak ez diren irakaskuntzetako ikastetxe eta unitate publikoak sortu, eraldatu eta kentzeko prozedurak hasi eta izapidetzea.
- Ikastetxeetako oinarrizko ekipamendu-moduluak eta baliabide materialak diseinatzea, Azpiegitura, Baliabide eta Teknologia Zuzendaritzarekin batera.
- Ikastetxeek egoki funtziona dezaten behar diren administrazio-neurriak hartzea.
- Ikastetxeen gobernu-araubidea kontrolatzea.
- Ikastetxeak hezkuntza-itunen deialdirako planifikatzeari buruzko informazioa ematea Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritzari.
- Ikasturte bakoitzean, ikastetxe publiko bakoitzaren irakasle-premiak definitzea, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzarekin eta Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritzarekin koordinatuta, eta, horren ondorioz, etapa, maila, ikastetxe eta zerbitzu bakoitzeko irakasle-lanpostuen zerrenda egitea, sailaren premien eta lehentasunen arabera, eta aurrekontuan aurreikusitako zuzkidurak kontuan hartuta.
- Artikulu honetan esleitutako egitekoek ez dituzte eragotziko 19. artikuluan Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzarentzat ezarritakoak.
- Araubide bereziko irakaskuntzen (hizkuntza- eta arte-irakaskuntzen) ezarpena eta garapena programatzea eta diseinatzea, hargatik eragotzi gabe bigarren xedapen iragankorrean xedatutakoa.
Aurreko apartatuan adierazitako gaietan, Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzak Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzaren mende egongo dira funtzionalki.
KARGUAK