Ikaskuntza eta Berrikuntza Zuzendaritza
- Titularra: Aitor Nemesio Uriondo Usandizaga
- Agintaldia: XIII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Hezkuntza > Hezkuntza Politiketako Sailburuordetza
ARLOAK / EGINKIZUNAK
14. artikulua.– Ikaskuntza eta Berrikuntza Zuzendaritza.
Saileko Zuzendaritzen egiteko orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Ikaskuntza eta Berrikuntza Zuzendaritzari:
- Hezkuntza Politiketako Sailburuordetzaren eskumen-eremuan, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua planifikatu, bultzatu eta garatzea, bai eta hezkuntza berriztatu eta eraldatzeko programen jarraipena egitea ere.
- Goi-mailakoak ez diren irakaskuntzen curriculuma garatzeko material didaktikoen prestaketa bultzatzea.
- Euskal Autonomia Erkidegoan goi-mailakoak ez diren irakaskuntza-mailetan, hezkuntza-curriculuma egoki garatzera bideratutako arauak aplikatzeko proposamenak, ebaluazio-lanak eta azterlanak egitea. Esparru orokor horren barruan, arreta berezia eskainiko zaio euskal curriculuma hezkuntza-sistemaren eremu guztietan definitu, garatu eta ezartzeari.
- Irakasleen eta ikasleen gaitasun digitalak sustatzeko jarduketa- eta estrategia-planak bultzatzea, bikaintasunerako bidean didaktika eta irakasteko eta ikasteko prozesua hobetzen lagun dezaketen metodologia aktiboei eta tresna tekno-pedagogikoei buruzko prestakuntzaren bidez.
- Irakaskuntzaren ebaluazioa arautzeko proposamena egitea, ISEIrekin koordinatuta.
- Ebaluazioaren kultura sustatzea, eta irakasleen jarduna eta Zuzendaritza-lana ebaluatzeko prozesuak aplikatzea, Hezkuntza Ikuskaritzarekin koordinatuta.
- Ikastetxeetan, hezkuntza-sistemaren berrikuntzak identifikatzea esparru desberdinetan, bai curriculumean, bai metodologian, bai didaktikan eta bai antolamenduan, eta berrikuntza horiek emaitza akademikoetan duten eragina neurtzea.
- Hezkuntza Politiketako Sailburuordetzaren eskumen-eremuan, irakaskuntzaren arloko Europako programetan eta Europar Batasuneko ekintzetan parte hartzeko beharrezkoak diren ekintzak sustatu eta bultzatzea.
- Irakasleen eta Zuzendaritza-taldeen etengabeko prestakuntza-plana diseinatu, aplikatu eta ebaluatzea, Hezkuntza Sailak ikastetxeen beharrak aintzat hartuta zehaztutako ildo estrategikoen arabera.
- Estrategiak diseinatzea irakasleei eta ikastetxeei laguntzeko irakasleen garapen profesionala eta haien arteko sare-lana bultzatzen, ikaskuntza arrakastatsua ahalbidetuko duten inguruneetan.
- STEAM kultura sustatzea, genero-ikuspegitik, irakaskuntza-etapa guztietan, ikasleen aukerak eta itxaropenak bateratzeko.
- Ikastetxeei laguntzeko programak garatzeko beharrezkoak diren ekintzak eta hitzarmenak kudeatzea.
- Unibertsitateekin koordinatzea Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen praktiken tutoretza.
- Euskal Autonomia Erkidegoan goi-mailakoak ez diren irakaskuntza-mailetan, lanbide-heziketako irakaskuntza-mailetan eta MECES 1 mailako unibertsitateaz kanpoko goi-mailako beste titulazio batzuetan titulu akademikoak eta profesionalak ematea, atzerriko ikasketak homologatzea, agiri akademikoen sinadurak egiaztatzea ondoren legeztatzeko, eta EAEko tituluen eta homologazio-kredentzialen erregistroa egitea.
KARGUAK
Aitor Nemesio Uriondo Usandizaga
(2024/12/03 - ) Ikaskuntza eta Berrikuntzako zuzendaria

Arloak / Eginkizunak
Harremanetarako datuak
Karguak
Lotutako erakundeak