Aukeraberri

Enpresetatik gertu gaude beren enplegu- eta prestakuntza-beharrei irtenbideak emateko
Helburua
Enpresei beren beharretara egokitzen diren profesional gaituak ematea.
- Enpresetan enplegu-aukerak identifikatzen ditugu.
- Enplegu- eta prestakuntza-beharrak aztertzen ditugu.
- Enpresen beharretara egokitutako pertsonak aukeratzen ditugu.
- Prestakuntza- eta birkualifikazio-aukerak diseinatu eta garatzen ditugu.
- Praktika profesionalak egiteko pertsona egokiak ematen ditugu.
- Kontratazioaren aurreko laguntza eta pizgarriei buruzko informazioa ematen dugu.
Idatzi eta gure prospektore-taldea zurekin harremanetan jarriko da:
arabarecoloca@lanbide.eus
bizkaiarecoloca@lanbide.eus
gipuzkoarecoloca@lanbide.eus

Parte-hartzaileak
- 1.000 pertsona langabezian, zailtasunak dituzten sektoreetatik etorriak.
- EAEko 1.000 enpresa, enplegua sortzen dutenak edo sortzen ari diren sektoreetakoak direnak.
- Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzua (Enpresen Zerbitzua). Prospekzio/Orientazio Taldeak.
Pertsonei laguntzen diegu lanera itzultzeko prozesuan
Helburua
Zailtasunak dituzten sektoreetatik datozen eta gaur egun langabezian dauden pertsonak lan-merkatura berriro sartzea.
- Enplegua bilatzeko orientazioa eta laguntza pertsonalizatua.
- Pertsonen ezaugarrietara eta lanmerkatuaren beharretara egokitutako prestakuntza.
- Autoenpleguari eta ekintzailetzari buruzko informazioa eta aholkuak.
- Beste enpresa, sektore edo lanpostu batzuetan lan egiteko pasabideak identifikatzea.
Programan parte har dezaketen pertsonak honako jarduera-sektore hauetako enpresen kaleratzeak izan dira: sektore metalurgikoa, metal-produktuen eta beste garraio-material batzuen sektorearen fabrikazioa, batez ere aeronautikoa, manufaktura-industria; handizkako eta txikizkako merkataritza, ostalaritza, finantza eta aseguruen jarduerak eta bidaia-agentziak.
