30+ programa

Enpresek nor kontratatuko duten aukeratu ahal izango dute:

Lanbidek kudeatutako eskaintza baten bidez.

Enpresak erabakitzen badu enplegu-eskaintza Lanbide-ren bidez kudeatzea, ez da izango beharrezkoa "luzaroko langabea dela egiaztatzen duen txostena" aurkeztea.

Zuzenean aukeratuta

Pertsona hori kontratatu baino lehen, ezinbestekoa da "luzaroko langabea dela egiaztatzen duen txostena" eskuratzea.
Txosten horri esker jakingo du enpresak, kontratazioa egin baino lehen, kontratatu nahi duen pertsonak baldintza hori betetzen duen eta, ondorioz, enpresak kontrataziorako laguntza jaso dezakeen.

Nola eskuratu txostena?

  • Pertsonak eskuratuko du txostena Lanbiden, kontratatua izan baino lehen; Nire Lanbidenet-en bidez edo enplegu-bulegoan bertan.
  • Eta, gero, pertsonak enpresari emango dio laguntza-eskaerarekin batera aurkez dezan.

_____

Diruz lagundu daitekeen zenbatekoa*

Lan-kontratua mugagabea edo aldi baterakoa izan daiteke, gutxienez 6 hilabetekoa, eta lanaldi osokoa edo partzialekoa, gutxienez ezarritako lanaldiaren % 70ekoa. Diruz lagundu ahal izango dira 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera sinatu eta hasitako lan-kontratuak, baldin eta deialdian ezarritako baldintzetara eta betekizunetara egokitzen badira.

Kontratazioak kontratatutako pertsonaren profilera egokitutako lanpostuak izan beharko ditu, eta pertsona horrek egindako titulazioaren edo ikasketen arabera eskatutako gutxieneko soldata gordina bete beharko du.

Diru-laguntzaren zenbatekoa aldatu egiten da titulazioaren eta kontratuaren iraupenaren arabera; hala, unibertsitateko tituludun bat lanaldi osorako kontratatzeagatik, diru-laguntza 14.150 €-koa da.

Gainera, laguntzak areagotu egiten dira iraupen luzeko langabeen kontratazioa honako hauekin egiten denean:

  • Emakumeak eta/edo 45 urte edo gehiago dituzten pertsonak (+ % 15)
  • 2021ean edo 2022an kontratazio-konpromisoa duen prestakuntza-ekintza bat amaitu duten pertsonak. (Betiere kontratua mugagabea eta lanaldiaren % 70ekoa bada). (+ % 10)
  • Aurreko bi baldintzak betetzen dituzten pertsonak (+%20)

Ez dira diruz lagunduko aldizkako kontratu finkoak, enpresa erabiltzaileari lagatzeko aldi baterako laneko enpresek egindako kontratuak, prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuak, ezta txandakako prestakuntzako kontratuak ere.

*deialdiaren oinarriak kontsultatu.

Epea: 2022/10/14 arte

Informazio gehiago: