Gazteen Itzulera

OHARRA!: Gazteen Itzulerako programa berrikuste-prozesuan dago, eta ez operatiboa 2021ean.

Gorabehera hori aldatzen bada, horren berri emango da.

Gazteak itzultzeko programa Eusko Jaurlaritzaren ekimena da. Lanbidek garatu eta kudeatzen du, eta horren helburua da 35 urtetik beherako pertsonak Euskadira itzultzea.

Lanbidek gazteen kontratazioa bultzatzen du; enpresei laguntzak ematen dizkiete Euskaditik kanpo baliozko gaitasunak eskuratu dituzten profesionalak kontratatzeko.

Zertan datza?

Enpresentzako
diru-laguntza

Lanbidek diru-laguntza ematen die enpresei programa honen bitartez kontratatzen diren pertsonen soldataren zati handi bat ordaintzeko.

Kontratua gutxienez
12 hilabetekoa edo lan-kontratu mugagabea de 12 meses o indefinido

Enpresek gutxienez 12 hilabeteko lan-kontratu bat formalizatu beharko dute pertsona horiekin, baina kontratua mugagabea bada diru-laguntzaren zenbatekoa handiagoa izango da.

Itzultzeko
bidaiarako laguntza

Kontratatzen diren pertsonek diru-laguntza jaso ahal izango dute itzultzeko bidaiaren gastuak ordaintzeko.

 

Nola?

GAZTEAK

Programan parte hartzeko, itzuli nahi duten gazteak Itzultzeko asmoa duten pertsonen fitxategian inskribatu beharko dira, Lanbideren webgunearen bidez.

Deialdiaren arabera laguntzak emango dira itzultzeko bidaiaren gastuak konpentsatzeko, baldin eta pertsona hori programa honen bitartez kontratatzen bada.

ENPRESAK

Enpresek diru-laguntza eskatu beharko dute, eta eskaera onartzen zaienean, haien enplegu eskaintzei hobeto egokitzen zaien hautagaitzak jasoko dituzte.

Lanbideren webgunean ikusi ahal izango dituzte profil profesionalak (anonimo moduan daudenak).

Kontsultatu profil profesionalak

 
 

Talentua kontratatu nahi dut

Euskaditik kanpo trebatu diren EAEko gazte profesionalak nahi dituzu zure enpresarako?

Gazteak Itzultzeko Programa bereziki interesgarria da EAEtik kanpo bizi diren baina itzuli nahi duten profesional kualifikatuak kontratatu nahi dituzten enpresentzat.

Egoitza soziala eta fiskala edo lantokia EAEn duten enpresek jaso ditzakete diru-laguntza horiek, baldin eta deialdiko baldintzak betetzen badituzte.

Diru-laguntza eskatu eta onartu egiten bada, lan-eskaintza bat edo gehiago jakinaraziko dizkio enpresak Lanbideri. Ondoren, lan-eskaintzan adierazitako profileko ezaugarriak betetzen dituzten pertsonen zerrenda igorriko zaio enpresari.

Epea: Itxita


CRISTINA AGUIRRE | K6 Gestión Cultural


LEYRE LEKUONA | Defacto


LUIS GONZALEZ | PRIXTON

Euskadira itzuli nahi dut

Gaztea bazara, Euskaditik kanpo baldin bazaude eta bueltatu nahi baduzu, Gazteen Itzulera izeneko Programak zure lurraldean bertan bizi-proiektua garatezko aukera ematen dizu, kalitate oneko enplegu baten bidez.

Lanbideren web orrian sartu zaitez, eta izena eman ezazu Gazteen Itzulerako fitxategian. Horrela, lan-eskaintzak jasoko dituzu eta zure profilera ondoen egokitzen dena aukeratu ahalko duzu.

Kontratua sinatu ondoren, Lanbidek lagunduko dizu joan-etorrien gastuetan.

izena emateko epea: Itxita


ANE ROTAECHE | K6 Gestión Cultural


JULEN YUGUERO | Defacto


ASIER GÓMEZ | Prixton