Vital Bootcamps 26-27

Vital Fundazioak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak elkarlanean dihardute langabeei Data Science eta Full Stack Garapena arloetan prestakuntza eskaintzeko, Adimen Artifizialean oinarrituta.

Ikasi modu praktikoan, enplegagarritasunera bideratutako prestakuntzarekin, enpresek eskatzen dituzten gaitasun teknikoak eskuratzera zuzenduta.

 Matrikula doakoa da ikasleentzat.

Metodologia: Ikasi modu intentsibo, immertsibo eta %100 praktikoan, benetako lan-ingurune bat simulatuz.

The Bridgek emango ditu. Mota horretako formazioetan erreferentziazko eskola da, eta bere bootcampak, batez beste % 90 inguruko enplegagarritasun-tasarekin, munduko onenen rankingean daude.



Datak eta ordutegiak (Full-time formatua)

  • Hasiera- eta amaiera-data: 2026/10/19 - 2027/02/18
  • Ikastaroaren ordutegia: Astelehenetik ostegunera 9:00-17:30 / Ostiraletan 9:00-14:00