Euskara Sustatzeko Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

15. artikulua.– Euskara Sustatzeko Zuzendaritza.

Euskara Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio dekretu honen 6. artikuluan ezarritako egitekoak betetzea euskararen erabilera bultzatzeko eta sustatzeko lanaren alorrean, beti gainbalio positiboa gehituta euskararen erabilerari.

Era berean, genero-ikuspegia txertatuko du bere eskumen-eremuan garatzen diren euskara sustatzeko politika publikoetan, eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako neurriak ezarriko ditu, bai eta ekintza positiboak ere horiek beharrezkoak diren eremuetan, saileko Berdintasunerako Administrazio Unitatearekin lankidetzan eta elkarrekin koordinatuta.

Ildo horretatik, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak egiteko hauek izango ditu:

  1. Euskarak hedabideetan duen presentzia sustatzeko ekimenak bultzatzea.
  2. Euskarazko hedabideak indartzeko eta sustatzeko ekimenak bultzatzea.
  3. Hizkuntza-bizikidetzan oinarritzen den gizarte-aktibazioa indartzeko ekimenak bultzatzea eta, bereziki, Euskaraldia sustatzeko eta koordinatzeko lanak egitea.
  4. Euskarak ingurune digitalean duen presentzia sustatzeko ekimenak eta programak bultzatzea.
  5. Adimen artifizialean oinarritutako hizkuntza-tresnak eskuratzea eta herritarren esku jartzea, bere kabuz edo beste organo edo entitate batzuekin elkarlanean.
  6. Haurrak eta gazteak eremu informaletan euskara erabiltzera sustatzeko ekimenak eta programak proposatu eta kudeatzea, bereziki ahozkotasunari lehentasuna emanez.
  7. Gazteen beharrak asetzeko euskarazko ingurunea sortzeko ekimenak bultzatzea.
  8. Euskal-kulturaren arloan dabiltzan organismo eta elkarteekin batera, euskararen erabilerarako interes globaleko proiektuak garatzea.
  9. Zuzendaritzaren eskumen-eremuarekin lotura zuzena duten sentsibilizazio-kanpainak edo neurriak garatu eta koordinatzea.
  10. Bere kabuz edo beste entitate edo organo batzuekin elkarlanean, dagokion egiteko nagusia betetzera bideratutako beste edozein jarduni ekitea.
  11. Herritarrei euskara bizitzaren eremu guztietan erabiltzeko aukera emango dieten hitzaldi positiboak lantzea (adierazpenak).
  12. Euskarazko kultura-produktuen kontsumoa sustatzea.

6. artikulua.– Zuzendaritzak.

Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko zuzendaritza bakoitzaren burua zuzendaria izango da, zuzenean eta organikoki dagokion sailburuordearen mende egongo dena, salbu eta Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzaren, Zerbitzu Zuzendaritzaren eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzaren kasuan, horiek sailburuaren mende egongo baitira. Zuzendariek honako egiteko hauek izango dituzte, oro har:

  1. Zuzendaritzako jarduerak programatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea organo eskudunek emandako arauen arabera.
  2. Organo arduradunei planak, jardun-programak eta arau-garapenak proposatzea bakoitzak eskumeneko dauzkan gaietan.
  3. Dekretu honek esleitzen dizkien egitekoetarako behar diren administrazio-egintzak ematea.
  4. Mendeko zerbitzu eta unitateak antolatzea, baita horien lan-sistemak ere.
  5. Indarreko legeriaren arabera txikitzat jotzen diren kontratuen gastuak baimentzea, bakoitzak bere jardun-arloan, eta, oro har, kontratu horietako kontratazio-organoa izatea.
  6. Indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea berari dagokion alorrean, eta horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea, bere zuzendaritzako zerbitzuburuekin batera euskararen kudeaketa integratua eginez; hori guztia, Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean.
  7. Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak ezartzea eta horien jarraipena egitea Zuzendaritzako jardun-esparruetan, besteak beste: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako jendaurreko ekitaldiak. Halaber, hala badagokio, hizkuntza-irizpideak txertatzea administrazio-kontratazioan eta dirulaguntza-deialdietan.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastiįn , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
AƱadir a la libreta de direcciones
AƱadir a la libreta de direcciones
AƱadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Miren Josune Irabien Marigorta
(2024/09/16 - ) Euskera Sustatzeko zuzendaria

Kargu historikoak

Estibaliz Alkorta Barragan
(2024/06/27 - 2024/09/15) Euskera Sustatzeko zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK