Eskerrik asko 'MerkaLan 2024' arrakastatsua izaten laguntzeagatik!
Euskal Enplegu Zerbitzu Publikotik gure esker ona luzatu nahi diegu Lanbideren enplegu- eta prestakuntza-azokara (FICOBAn) hurbildu ziren 1.219 pertsonei, bai eta aurrez aurre parte hartu zuten 83 enpresa zein erakundeei ere, haien lan-eskaintza eta zerbitzuak ezagutzeko interesa duten pertsona guztiei arreta emateagatik.
Era berean, aipamen berezia egin nahi diegu MerkaLanen modu birtualean parte hartu duten 140 enpresei eta online plataformara euren profila igo duten 5.399 pertsonei. Azokaren hiru egunetan, 5.100 hautagaitza erregistratu dira lan-eskaintzetarako eta 314 prestakuntza-programetarako.
Gogoratu! Azoka amaitu bada ere, lan-eskaintzek urriaren 21era arte jarraituko dute eskura. Oraindik zure hautagaitza bidaltzeko aukera duzu MerkaLanen plataformaren bidez !
Eta enpresa edo erakundea bazara eta aurten ezin izan baduzu parte hartu, ez kezkatu. Datorren urtean MerkaLan itzuliko da eta zure zain egongo gara. 2025ean ikusiko dugu elkar!