Araudia

  • 2015eko azaroaren 5eko AGINDUA, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan lan-kontratuen edukiak eta horien oinarrizko kopiak elektronikoki jakinarazteko prozedura egokitzen duena.
  • TAS/770/2003 Agindua, martxoaren 14koa, irailaren 17ko ESS/1727/2013 Aginduaren bidez eguneratua. Agindu horrek 1424/2002 Errege Dekretua garatzen du, lan-kontratuen edukiak eta horien oinarrizko kopiak Enplegu Zerbitzu Publikoei jakinarazteko prozedura eta horrekiko bitarteko telematikoen erabilera arautzen dituena.
  • 1424/2002 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, lan-kontratuen edukiak eta horien oinarrizko kopiak Enplegu Zerbitzu Publikoei jakinarazteko prozedura eta horrekiko bitarteko telematikoen erabilera arautzen dituena.